miércoles, 25 de marzo de 2020

2020ko martxoaren 26ko klasea.

Egun on, txapeldunak.
Gaur meet bat egingo dugu.
Hasteko, espero dugu koneksioa ongi ibiltzea.
HAUXE  MEET SAIOAN da sartzeko kodea: ror-oznk-zuf
CLASSROOM SAIOAN(IKASGELA) SARTZEKO KODEA: nwk gpqu
  1. Blogean sartu.
  2. Meet zabaldu.
  3. Gaur errepasoa: zehar estiloa.
  4.  Santurtziko Udal Euskaltegiko gramatika-ariketak egingo dituzue: zehar estiloa.
  5. Gutxienez, hauek egin behar dituzue: zehar estiloa nahasian 1, zehar estiloa nahasian 2 eta zehar estiloa nahasian 3.
  6. Ariketa gehiago egiteko gogoa eta aukera baduzue, primeran.
  7. Etxerako lana: ahozko bat prestatu, 2 minutukoa, hurrengo meet saioan egiteko.

ZEHAR ESTILOA



  1. Botikara joan ______________ uste dut
  2. Burutik eginda _______________ (zu) galdetu dit
  3. Gazteak lotsagabeak _____________ pentsatzen du nire amamak
  4. Pikutara ________________________ esan dizut
  5. Sendagileak ez ___________________ (erre) esan dit
  6. Nongoak _________________ (zuek) jakin nahi dute
  7. Badakizu nora joan ___________________ Jon?
  8. ___________________ (isildu) esan dizuet
  9. Badakit non bizi _________________ zuek
  10. Ez dakit zer _____________________
  11. Gorkak galdetu du: "Zuena da etxe hori?"
  12. Edurnek erantzun du: "Ez da gurea, Anerena da"
  13. Irakasleak esan du: "Isilik egon eta atera etxerako lanak"
  14. Unaik galdetu du: "Noiz izango dira oporrak?"
  15. Nagusiak galdetu du: "Zenbat irabazi nahi duzue?"
  16. Guk esan dugu: "Ez dugu azterketarik egin nahi"
  17. Nik galdetu dizut: "Nirekin dantzatu nahi duzu?"
  18. Zuk esan didazu: "Ez dut zurekin dantzatu nahi"
  19. Amamak esan du: "Jan itzazu indabak!"
  20. ANDER: Nora zoaz Julen?
    JULEN: Tabernara noa. Etorri kafe bat hartzera
    ANDER: Orain ezin dut. Botikara joan behar dut.
    JULEN: Botika 7,30etan ixten dute. Joan arin-arin.
    1. Anderrek, zer galdetu dio Juleni?
    2. Eta Julenek, zer erantzun dio?
    3. Anderrek, zer esan dio Juleni?
    4. Eta Julenek, zer esan dio?

txantrea bilaketarekin bat datozen irudiak

martes, 24 de marzo de 2020

2020ko martxoaren 24ko lana

Egun on, gaur ez duzue 8etan konektatu behar. Egun osoa duzue,  gure blogean konektatzeko. Baina eguna bukatu baino lehen, lana egin behar duzu.

Gaurko lana: irakurriaren ulermena, hiztegia bilatu eta galdera bati erantzuna eman bukaeran.

1. Ikasbil web orrialdean sartu.
2. Gaia idatzi: Eskerrak balkoia daukagun!
3. Artikulua irakurri. Ikasle bakoitzak testu horretako 10 hitz berri bilatuko ditu hiztegian,  ezagutzen ez dituenak, eta blogean sartu ( Eskerrak balkoia daukagun).
4. Eta zuk zertarako erabiltzen duzu balkoia normalean? Eta egun hauetan? galderari erantzuna eman, aurreko sarreran.

Animo, eutsi gogor lanari.

estropadak bilaketarekin bat datozen irudiak

lunes, 23 de marzo de 2020

2020ko martxoaren 23a.

EGUN ON, TXAPELDUNAK. EGUN ON. ASTE HONETAN GAIZKI IBILIKO NAIZ KONEKTATZEKO. ZUEK EGIN NIK MARKATU DIZKIZUEDAN LANAK.


1. HASTEKO, ASMAKIZUN BATZUK (ADIVINANZAS) EGINGO DITUGU.

2. GERO, ahozko BAT. Bakarka. Prestatu gai hau: Zuk nola agurtzen duzu? Martxoaren 23rako.  Hori baino lehen, IKASBIL Zuk nola agurtzen duzu?  web orrialdea bilatu behar duzu. Gero entzun behar duzue hor zer esaten den.  Web horretan duzuen test motz bat egin  behar duzu, hau da, galdetegia erantzun. Ulertu al duzue? Prest zaudetenean, blogean zure artean hitz egin behar duzue. Ikasle bakoitzak gutxienez 5 aldiz parte hartuko du elkarrizketan.


1. HASIKO GARA. ORAIN, ASMAKIZUNAK.

GIZON TXIKI, TXAPELA HANDI.

ZER DA?

PERRETXIKO bilaketarekin bat datozen irudiak

BAI, BAI, PERRETXIKOA.

ORAIN BESTE BATZUK:

  • BETI SUTAN, ETA SEKULA(INOIZ) EZ ERRETZEN.
  • HATSA BAI, ETA GORPUTZIK EZ.
  • EGUNEZ BARNEAN, GAUEAN KANPOAN.
  • BI ARDO BARRIKA BATEAN, SEKULA NAHASTU GABEAN.
  • KUTXA TXIKI BAT, DENEK IREKI, ETA INORK ITXI EZ.
  • PUNTAN PUNTA BAT, ATZEAN ZULO BAT.
  • GELA BETE AIZKORAZ, ZER DA?
  • ZURI ZURI BOROBILA, GILTZARIK GABE IREKI.

ERANTZUNAK: ORRATZA, LABEA, ARRAULTZA, ARRAULTZA, PUZKERRA, AHOA, ILARGIA, ARRAULTZA


2. AHOZKOA.
Bakarka. 
Prestatu gai hau: Zuk nola agurtzen duzu?
Martxoaren 23rako. 
Meet bat egin behar dugu bukaeran. 
Egitekoa: Hori baino lehen, IKASBIL Zuk nola agurtzen duzu?  web orrialdea bilatu behar duzu. Entzun eta galdetegia erantzun.
Eta zuk nola agurtzen duzu egoera hauetan?
dar los cinco bilaketarekin bat datozen irudiakKomentatu lagun batekin.
- Lantokian
- Lagun artean
- Eskolan (euskaltegian, akademian....)
- Ezezagun artean
- Zer eragin dizu  ezin agurtzeak, koronabirus madarikatu hori dela eta?

NI EZ NAIZ ZUEKIN EGONGO. SENIDE BATEKIN OSPITALEAN NAGO.

Zuk nola agurtzen duzu?


Kontatu zuk nola agurtzen duzun jendea? 

saludos bilaketarekin bat datozen irudiak

domingo, 22 de marzo de 2020

2020ko martxoaren 26ko klasea

Kaixo, txapeldunak! 

Zer moduz moldatzen zarete?

Gaurko lana: idazlana. 

IRAKASLEAK KLASEAN IDAZLAN BAT EGITEKO ESAN DIZUE, ETA GAIA EMAN DIZUE: TELELANERAKO AHOLKUAK. ZUEK EZ DUZUE LAN EGITEKO GOGORIK ETA IDAZLAN BAT "FUSILATU" BEHAR DUZUE. HARTU SEGIDAKO TESTUA ETA FUSILATU. GOGORATU, GAIA=TELELANERAKO AHOLKUAK. 

 



Telelanerako aholkuak

Telelana enpresatik kanpo, normalean etxean, egiten den lana da; eta telekomunikazio-sareak erabiltzen dira lan egiteko. Oso ondo, etxean, baina nola egiten da hori?

Betiko ohiturekin segi: errutinak izan
Lan egiteko gune egokia aukeratu, hor egin lan, eta normal jantzita, ez oherako arroparekin.
Gogoratu: saiatu eguna normal hasten: dutxatu, gosaldu…
Ordutegia eta baldintzak
Lanorduak bete egin behar dira. Beraz, antolatu denbora. Zenbat denbora behar duzu? Zein denbora-tarte lan konkretu batean aritzeko? Bakarrik, kontzentratuta, inorekin hitz egin gabe? Aukeratu beste denbora-tarte bat mezuak erantzuteko, online-bilerak egiteko, talde-lana antolatzeko… Batzuek eskuko telefonoko datu mugikorrak itzaltzen dituzte.
Gogoratu: telelana ez da 24 orduz prest egotea enpresarentzat edo bezeroentzat.
Argazkia: Piksels (CC0)
Finkatu eguneko eta asteko helburuak: ikusi bete diren
Finkatu norberaren eta lantaldearen helburuak: zein lan egin behar da gaur edo aste honetan? Idatzi paperean, edo mugikorrean… Partaide bakoitzaren rola ere finkatu. Aztertu bete diren helburu horiek.
Gogoratu: elkarren arteko konfiantza ezinbestekoa da.
Atsedena
Hartu atseden, eta egin ariketa fisikoak. Denborarik ez baduzu, edo umeak badituzu, egin luzatze-ariketak: 10 minutu. Sarean badira tutorialak.
Gogoratu: etxe-zuloan egotea gogorra da.
Kontzentrazioa
Lana da telelana: ez galdu arreta. Ez da sukaldean aritzeko edo etxeko erosketak egiteko denbora.
Gogoratu: telelanak auto-diziplina handiagoa eskatzen du, eta norberak hartu behar du. Ez da komeni lanaldia egunero aldatzea: egun batean goizez, hurrengoan arratsaldez…
Argazkia: Pxfuel (CC0)
Bukatzen jakin
Eguna edo lanaldia bukatu bada, bukatu da. Finkatu bukatzeko ordua. Bihar egin behar den lana, ez egin gaur.
Gogoratu: ez sentitu errudun etxetik lan egiten duzulako.
Komunikazioa
Lantaldeko kideekin jarraitu harremanetan. Aplikazio asko daude online bilerak egiteko.
Gogoratu: izan proaktiboa.
Eta umeak badaude etxean?
Bereizi lan egiteko tokia eta umeekin egoteko tokia. Azaldu umeei, ahal den neurrian, zergatik egiten ari zaren telelana. Eta zer den telelana, ze ondorio dituen etxeko martxan.
Gogoratu: umeak aspertzen badira, kaosa ez da urruti izango.
(lkasbil)

Eskerral balkoia daukagun!

Eta zuk, zertarako erabiltzen duzu balkoia?
Noski, ez gara ari betikoaz: eguzkia hartzeko, trasteak gordetzeko… Ari gara, egun hauetako itxialdia dela-eta, ikusten ari garen kontuez: osasun-langileak eta beste hainbat alorreko jendea txalotzeko, bizilagunei bizitza eramangarriagoa egiteko musikaren bidez, gimnasia egiteko… Zer egin daiteke balkoian egun hauetan?     

balkoia bilaketarekin bat datozen irudiak