martes, 1 de mayo de 2018

ILOBAK MUGIKORRA NAHI DU


Zure ilobak 10 urte beteko ditu laster. Berak telefono mugikorra eskatu dizu, baina
zuk ez dakizu adin horretarako egokia den.
Eginkizuna:
Idatz iezaiozu mezu bat lagun bati, zure egoera azaldu eta oparia aukeratzen
laguntzeko.
Horretarako, nahi baduzu, ondoko puntuak erabil ditzakezu:
●kontatu ilobarekin izandako elkarrizketa
●azaldu zer arrisku edo abantaila ikusten dizkiozun opariari
●eskatu aholkua
 

domingo, 22 de abril de 2018


Gogoratu 110 – 130 bitarteko hitz kopurua idatzi behar duzula.
Argi idatzi eta saiatu letra garbia egiten.

Egitekoa: gutuna idatzi

Orain dela gutxi arte gurasoen etxean bizi izan zara. Orain, ordea, ez.
Idatzi gutuna lagun bati eta kontatu:
•Zergatik atera zaren gurasoen etxetik.
•Zure oraingo bizimodua: norekin, non, diru kontuak,
etxeko lanak...
•Zein diren bizimodu berri honen alde onak eta txarr
ak. 
 Resultado de imagen de house

miércoles, 11 de abril de 2018

NORA JOAN KLASEKO IKASKIDEEKIN?

Kurtsoa bukatu, eta klaseko ikaskideak toki bat aukeratzen ari zarete egunpasa egiteko. Idazlan honetan zuk zure erabakia defendatu behar duzu. Toki horren alde onak eta txarrak esan. Nola joan. Zer ikusi. Zer egin. Garraioa. Jatekoa...eta kontuan hartu behar dituzu.(15 lerro gutxienez)
Resultado de imagen de urederra

martes, 27 de marzo de 2018

ZER ALDATUKO ZENUKE GAUR EGUNGO HEZKUNTZA-SISTEMAN?



BALIABIDE GRAMATIKALAK:
  1. Nik uste dut......................-(e)la./ Nire ustez,..............
  2. Behar izan/ nahi izan.
  3. ......................................(e)la iruditzen zait.
  4. .......-t(z)ea komeni da/
  5. ikasi/ikasten/ikasten ari izan/ ikasiko
  6. Baldintza. Ba-
  7. nahiago izan/ gustatu
  8. Kausalak: bait, (e)lako, ..eta, zeren..
  9. Kontzesiboak: nahiz eta......../........arren.
  10. ahal izan 
  11. gehiegi 
  12. itogarria/mesedegarria, ona/latza, lagungarria/nekagarria 
  13.    -t(z)eak ez du balio ezertarako

miércoles, 14 de marzo de 2018

IRUBIDEKOAK EZ GARA ASTOAK


Deus baino lehen, barkamena eskatu nahi diegu  Gurutze Enparantzako ikastetxeko ikaskideei.
Joan den egunean, Gurutze Enparantzako ikastetxean antzeztu zuten eskola-antzerkian Irubideko zenbait ikasle astoak bezala portatu ziren. Baina beste batzuk, berriz, ez ginen joko zikin horretan sartu.

viernes, 9 de marzo de 2018

TOKI EDER BAT AUKERATU DUGU.


Taldeko lana da. Binaka jarriko zarete. Informatika-orduan, gure hozkailu solidariora joango gara. Patrimonio de la Humanidad saileko liburu bat hartuko duzue, eta toki bat aukeratu behar duzu. Toki horri buruzko informazioa bilatu behar duzue Interneten. Eta toki horren aurkezpena egin behar duzue. Hasteko, hemen idatziko duzue, eta gero, ahoz klasean egingo duzue.