miércoles, 19 de noviembre de 2014

Lapur baten deskribapena

Taberna batean zaude. Zure adiskide bati sakeleko telefonoa kendu diote. Nork lapurtu dion ikusi duzu, eta poliziaren aurrean txosten bat bete behar duzu. Horretarako, esan behar duzu zer egin duzun eta lapurraren deskribapena ere egin behar duzu. Ez da onargarria gustu txarreko oharrik edo arrazakeriarik.

Baliabide gramatikalak:

-Zehar estiloa: -(e)la, -(e)n, -t(z)eko.
-Erlatibozko esaldiak: -(e)n, -tako/dako.
-Iraganaldiko adizkiak: -(e)n, z-(3./6.), e/i.
-Kontzesiboa: nahiz eta; ba  ere; arren.
-Baldintza hipotetikoa: -ko...ko; l-, e/i, -.