miércoles, 16 de noviembre de 2016

Irakurtzeko dituzun ohiturak

Kontatu noiz hasi zinen irakurtzen; non irakurtzen duzun; zer irakurtzen duzun; zein alderdi hartzen duzun kontuan liburu bat aukeratzeko...

jueves, 13 de octubre de 2016

Baionako hotelean ahaztutako betaurrekoak

Asteburuan Baionan egon zara eta hotelean utzi dituzu betaurrekoak ahaztuta. idatzi hotelera arazoa azalduz eta konponbide bat eskatuz. Hotelera bidaltzen duzun emailean honako informazio hau jaso behar duzu:
  • Zure identifikazioa hotelean. Zure burua deskribatu.
  • Zer gertatu zaizun eta zergatik.
  • Betaurrekoak berreskuratzeko proposatzen duzuna.

domingo, 2 de octubre de 2016

BAIGORRIKO ADISKIDEAK

 Zure lagun batzuk Baigorrin bizi dira baserri batean. Asteburu pasa joan behar zenuen baserrira, baina ez zara agertu eta zure lagunek ez dakite zergatik. Ez dute telefonorik; beraz, azalpenak emateko, mezu elektroniko bat bidaltzea pentsatu duzu. Azaldu iezaiezu:
- Zergatik ez zaren joan.
- Barkamena eskatu.
- Beste asteburu baterako zita egiten saiatu.

BALIABIDE GRAMATIKALAK

  1. Noiztik noiz arte?
  2. Zertara?
  3. Etorkizuneko denbora-adierazleak
  4. Nor-nork aditza
  5. Aditz-lokuzioen aspektua 




domingo, 25 de septiembre de 2016

Internet eta oporrak

Internetek oporrak goitik behera antolatzeko aukera eskaintzen digu, bidaia agentzietara joan gabe. Zu aldekoa ala aurkakoa al zara? Nola prestatzen dira zure etxean? Zer asmo duzu?
13.orrialdeko testua irakurri eta azaldu.

Baliabide gramatikalak
-Alegiazko baldintza.Nor eta nor-nork.
-Alde egon/aldekoa izan.
-Zeren bidez.
-t(z)eko aukera eman
- A B baino ...ago(a) izan
-merke, eroso, dibertigarri, atsegin, ...
-sare, on-line, hegaldi, erreserbatu, hotela aukeratu, baldintzak onartu, webguneak, bezero, zertaz arduratu, bidaia berezi eta bitxi, bidaia alernatiboak, exotikoak, abenturazkoa, zerrenda,...

Ni ingelesa ikastera joango banintz, Irlandara joango nintzateke, eta bidaia Interneten bidez prestatuko nuke....


viernes, 9 de septiembre de 2016

AURKEZPEN PERTSONALA


Azaldu zure datu pertsonalak fitxa batean. Ondoren, idatzi zure tutoreari gutun bat eta azaldu nolakoa zaren, zure fisikoa eta izaera. Kontatu:
- Nola portatzen zara etxean? Eta eskolan?
- Zer egiten duzu etxean?
- Nolakoa zara?
- Non haserretzen zara gehiago, etxean ala eskolan?
-Ondo konpontzen al zara gurasoekin? Eta lagunekin? Eta irakasleekin?

jueves, 23 de junio de 2016

EDUKIAK.DBH4


DBH4

1. Gurean. Hiztegia. Erlatibozko perpausak. Zehar-galdera. Ziurtasuna edo zalantza nola adierazi. Nola? Adberbioa. Ahalik eta -(e)n(a)(k). Ohi partikula. Denbora-adierazleak. Denborazko perpausak. Banatzaileak. Zenbana/zenbanaka. Elkar. Omen partikula. Emendiozko alborakuntza.
2. Lur maitea. Hiztegia. Ahalik eta -(e)n(a)(k). Helburuak nola adierazi. Salbuespenak nola adierazi. Betebeharrak nola adierazi. Arrazoiak nola adierazi. Debekua, ezintasuna eta ahalmena nola adierazi? Proposamenak nola adierazi. Aholkuak eta jarraibideak nola adierazi. Aurkaritza eta eragozpenak nola adierazi.

3. Neurrian. Hiztegia. Esan aditza. Esaten dutenez. Nominalizazioaren deklinabidea. Kausazkoak. Birdeklinabidea.-t(z)ko grina. Helburuzko perpausak. Beldurra nola adierazi. Aholkuak eta gomendioak nola adierazi. Arazi. Denborazko perpausak.

4.Gizartea eta ongizatea. Hiztegia. Ere lokailua. Ez ezik...ere/bakarrik ez,...ere. Eragin aditza. Ehunekoak,zatikiak, multiploak. Erlatiboa. Balditzak edo betekizunak nola adierazi. Kexak eta eskaerak nola egin. Arrazoiak nola azaldu. Iradokizunak edo proposamenak nola egin. Iritziak edo usteak nola adierazi. Besteek esandakoa nola adierazi.

5. Ametsak amets. Hiztegia. Gero eta ...ago(a)(k). Besteek esandakoa nola adierazi. -t(z)ea nominalizazioaren deklinabidea. Mugagabea: esamolde bereziak. Denborazko perpausak-(e)larik. Ahalera hipotetikoa. Baldintza hipotetikoa. Ote partikula. Iraganeko geroaldia. Baldintza irreala lehenaldia.
   
                                   

DBH3

1.       Jende artean. Hiztegia. –zale atzizkia. Nongoak. Kausazkoak. –t(z)ea nominalizazioa. Zeri buruz, Zertaz, Zeri buruzko. Ematen du, ematen dute, dirudi, dirudite.

2.     Gogoratzen duzu? Hiztegia. Denbora-adierazleak. –dun atzizkia. Zerez, zerezko, zerezkoa(k). Izan eta ukan aditzak lehenaldian. Egon aditza lehenaldian. Eduki aditza lehenaldian. Nor-nori aditza lehenaldian.


3.     Berriketan. Hiztegia. Ari izan. Etorri nintzen. Harridura perpausak. Norengatik. Kausazkoak. Konpletiboak…(e)la, -(e)nik. Zehar estiloa: -(e)la, -(e)nik, -(e)n, -t(z)eko.

4.     Mila koloretakoak gara. Hiztegia. Noren antza daukazu? Noren(a)k. Bezala, bezalako(a)(k). Ordea, berriz. Baina. Kontsesiboak. –(e)la dirudi, ematen du. Gero eta ….ago. Uste dut, iruditzen zait. -T(z)en nominalizazioa.


5.     Ingurukoak. Hiztegia. Agintera. Behar izaten dut, nahi izaten dut. –t(z)en nominalizazioa. Zertan ari dira? Noren edo zeren alde/aurka. Erlatibozko perpausak: nor.

6.     Diruaren hotsa. Hiztegia. Erlatibozko perpausak: nork. Graduatzaileak. Desberdintasunezko konparazioak. –t(z)ea nominalizazioa. Baizik. Ehunekoak. Zatikiak.




DBH2

1.      Zer berri? Hiztegia. Nondik nora; Zertara? Aditza. Zer egin duzu? Zer egingo
duzu? Zertan ari zara? Ordena.

2.     Hau buruko mina! Hiztegia.  Nola  dago? Zer egiten duzu? Zein ordutan?
Norengana. Nongo. Noren, Nondik. Baldintzazkoak


3.     Zaindu ingurumena. Hiztegia. Zerezkoa da? Aginduak. Zehar aginduak. Zer egin
dezakegu. Etortzen denean.

4.     Herria ala hiria. Hiztegia.  Konparazioak: baino…ago(a)k, hain,
hainbeste. Ezezko konparazioak. Superlatiboa:… -rik…en(a(k).
Konpletiboak (e)la


5.     Lan eta lan. Hiztegia.Norako. Jakin aditza. Badakizu abeste? Nor-nori-nork aditza.
Gidatzen ikasi du. Norengandik. Zehar-galdera:ea…-(e)n.

6.     Aisialdia Noiz? Zein ordutatik zer ordutara? Autoz, trenez  Zer egiteko gogoa daukazu? Zer egiteko asmoa duzu? Noraino. Baldintzazkoak. Zer egiten zenuen?

                                 

DBH1
1.      Elkar ezagutzen. Hiztegia. Izan aditza.Nor.Izena.Ordena. Non.
Nongoak. Non bizi? Galderak.

2.       Non dago? Hiztegia.  Izena+adjektiboa. Egon aditza. Badago …rik? Non. Zer ordu da?

3.        Nola dago? Hiztegia.  Nolakoa da. Noren. Posposizioak. Egon aditza. Zer ordu da?

4.       Zure etxea. Hiztegia.  Eduki aditza. Behar izan aditza. Nahi izan aditza. Balio izan aditza. Konparazioak…-ago(a)k).

5.       On egin! Hiztegia. Nori. Nor-nori aditza. Ondo jatea komeni da. Zertarako da? Argibideak. Kausazkoak: eta. Neurriak. Denborazkoak.

6.       Erosketak. Hiztegia. Nahi izan aditza. Behar izan aditza. Nahi izan+behar izan. Norentzat. Konparazioak:…-egiak. Irakurtzea gustatzen zait. Kausazkoak…-(e)lako.

lunes, 2 de mayo de 2016

Bullyng-aren aurkako Nazioarteko Eguna.

Irubide ikastetxeko beste ikasgela askotan bezala, gurean ere, Bullying-aren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, gogoeta txiki bat egin behar dugu. Arazo aurre egiteko idatz ezazu idazlan motz bat, bururatzen zaizkizun irtenbide batzuk emanez.

EGITURA:

Sarrera: azaroaren nondik-norakoak.
Gorputza:
- Irtenbidea.
-Irtenbidearen aldeko argudioak.
-Ondorioa.

miércoles, 27 de abril de 2016

ADISKIDE BERRI BAT, EUSKERAREN BIDEZ.

ADISKIDE BERRI BAT, EUSKERAREN BIDEZ.

Oraingoan lagunen arteko gutun bat idatziko duzu, eta beste ikastetxe bateko ikaskide ezezagun bati helduko zaio. Zure burua aurkeztu, zure zaletasunak

viernes, 8 de abril de 2016

AUTOA BERRIZ ERE HONDATU.


Gaia:
Kotxea hondatu berriz ere! Urtebete eskas igaro da kotxea erosi zenuenetik eta batean martxak, bestean aire egokitua, hurrengoan balaztak zeure eskuartean baino luzaroago egon da tai1errean. Dagoeneko nazkatu egin zara, kontzesionarioan ere hainbatetan egon eta beti erantzun bera: “hori ez da ezer konpondu eta ez duzu  bestelako arazorik izango”.

Nahikoa dela erabaki duzu. Hori dela eta, Kontsumo Bulegora eskutitz bat zuzentzea erabaki duzu arazoa nola konpondu ahal duzun aholkua eskatzeko.


martes, 5 de abril de 2016

ESKRIMA-UDALEKUAK 2015

Interneten iragarki bat ikusi duzu, zure zonaldeko herri batean eskrimaren oinarriak ikasteko. Ezpatatan ikasi nahi duzu eta interesa duzu udalekuetan izena emateko. Iragarkiko helbidera idatzi eta honako hauen inguruan informazioa eskatu:

  • Eskrima-barnetegiaren txandak eta iraupena.
  • Parte hartzeko adina.
  • Lekuak
  • Prezioa
  • Materialak
  • Eskrimaren alderdi onak eta txarrak.



ZERBITZARIAK BEHAR DITUGU.

Beti moxkor tabernarako zerbitzariak behar ditugu. Informazio gehiago ostatu@jotake.com-en.
Egitekoa: e-posta idatzi.
Zu lan bila zabiltza eta Interneten aurreko iragarkia ikusi duzu. Idatzi iragarkiko helbidera eta lanaren inguruko informazioa (ordutegia, soldata, esperientziaren beharra, euskara maila...) eskatu.


jueves, 17 de marzo de 2016

NOLAKO TURISTA ZARA?

Turistak
A2E21
Ikasgelan
11.1 Nolako turista zara?
Inkesta honen galderei erantzun:
Nola prestatzen dituzu zure oporrak?
Lekuari buruzko informazio asko lortzen dut.
Leku hori bisitatu duen norbaitekin hitz egiten dut.
Gida edo mapa bat erosten dut.
Telefonorako aplikazioa jaisten dut.
Inprobisatzen dut, ez zait gustatzen planifikatzea.
Besterik? Idatzi zer egiten duzun: ___________________________
Zer egiten duzu galtzen zarenean?
Udaltzain/poliziari galdetzen diot.
Kalean galdetzen dut, ikusten dudan pertsonaren bati.
Inor molestatu gabe konpontzen saiatzen naiz.
Besterik? Idatzi zer egiten duzun: ___________________________
Nola hartzen dituzu turistak zure herrian?
Turismo‐bulegora edo udaltzainengana bidaltzen dut zuzenean.
Lekua ondo ezagutzen badut, laguntzen saiatzen naiz.
Ez diot kasurik egiten. Nazkatuta nago turistekin, gogaikarriak
dira. 

iNFORMAZIO-ITURRIA: IKASBIL

martes, 15 de marzo de 2016

GAIAK. HIRUGARREN EBALUAZIOA.

  • OHITURAK.BIZITZA OSASUNTSUA.
  • EGURALDIA. GEOGRAFIA.
  • ETXEBIZITZA. ETXEKO EGINBEHARRAK.
  • BIDAIAK. IKASKETA-BIDAIAK.TXANGOAK.
  • ANIMALIAK. MASKOTAK.
  • AISIALDIAK. GAZTEAK ETA GIROA.
  • IKASKETAK.
  • TEKNOLOGIA BERRIAK. INFORMATIKA.
  • LANA. LANPOSTUAK.
  • EROSKETAK. MODA.
  • BAZKARIA. OSASUNA.
  • GARRAIOBIDEAK. ENERGIA ALTERNATIBOAK.
  • KIROLAK. ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK.
  • TATUAJEAK.

martes, 26 de enero de 2016

Astrologoen iragarpenetan sinestu al duzu?

Nostradamusen iragarpenetan sinesten duzu?

Nostradamus astrologoa (1503-1566) bere iragarpenengatik da ezaguna mundu guztian.



Haren testuen interpretatzaileek, aldekoek, esan dute hau guztia iragarri zuela: bere heriotza, baita Frantziako Henrike II.a erregearena eta Lady Di-rena ere; Napoleon eta Hitlerren porrota; Kennedytarren heriotza; Nagasaki eta Hiroshimako bonba atomikoak; Espainiako gerra zibila. Horiez gain: hizkuntza bakarrean elkar ulertuko dugula, gizakia 200 urte biziko dela, banketxeen suntsiketa, arabiarrek edo musulmanek Europa inbadituko dutela, beroketa klimatikoa, 2016an Vesubio sumendiaren lurrikara… Horrela, 3.797 urtera arteko profeziak.




Nor zen Nostradamus?
Michel de Nostredam, Nostradamus, Frantzian jaio zen, aberats, 1503an. Matematika ikasi zuen, filosofia, hainbat hizkuntza, astronomia, astrologia… Avignon eta Montpellierreko unibertsitateetan ikasi zuen. Jendetza sendatu zuen izurritik, eta horregatik behin betiko pentsioa lortu zuen, baina ez zuen lortu lehen emaztea eta bi semeak gaitz horretatik salbatzea. Frantzia osoan ibili zen gaixoak sendatzen, eta Italian anatomia ikasi zuen: garbitasuna zen bere obsesioetako bat. Frantziako Salon herrian kontsulta bat zabaldu zuen. Sendabelarrak ikertu zituen 8 urtez, baita botikak sortu ere. Asko irakurtzen zuen, esoterismoa barne.

Lehen iragarpenak
Bere lehen iragarpena Italian egin omen zuen. Kalean zihoala, fraide baten aurrean belaunikatu eta aita santua izango zela esan zion. Fraide hura, gerora, Sixto V.a izan zen.

Nekazarientzat eguraldi-iragarpenak idazten hasi zen. Kosmetika-liburu bat best seller bihurtu zuen, baina munduan ospea eman diotenak Centuries izeneko 10 liburuak izan dira: ia mila iragarpen dira, 1555ean hasita.

Profezien irakurleetako bat Katalina Medici erregina izan zen. Erreginak uste zuen senarraren heriotza iragarri zuela Nostradamusek. Izan ere, iragarleak eskutitz bat idatzi zion erregeari, begia zulatuta hilko zutela iragarriz. Profezia bete egin zen, eta Nostradamus ospea lortzen hasi zen Europa osoan. Hori ikusita, erregina alargunak bere zazpi seme-alaben etorkizuna asmatzeko eskatu zion Nostradamusi, eta honek “zazpi adarretatik lau hilko dira” idatzi zuen 1557an. Erreginaren hiru seme-alaba bakarrik zeuden bizirik 1576an, besteak gazte hilda. Hori ontzat emateko, adarrak umeak direla onartu behar da. 

Nostradamusen profeziek anagrama eta hitz-joko asko dituzte
Inkisizioaren eta politikaren beldur, nahiko testu ilun eta ez-kronologikoak dira, zenbait hizkuntza uztartuta eginak, itzultzen zailak. Beraz, iragarpenak testu horien interpretazioak dira. Zerbait ezohikoa gertatzen bada munduan, ulergarria ez dena, bere testuak berrinterpretatu egiten ditu jendeak aldiro, eta testu berak balio du Hitler eta Carlos V.az hitz egiteko, baina badira datu zehatzak, herri-izenak, pertsona-izenak…  Eta aditu batzuek uste dute 200 bat profezia bete direla; beraz, ez dela Nostradamus esoterista ahobero bat.



Aurreikuspenak egiteko izarren lerrokatzeari begiratzen zien
Honela egiten zuen lan. Adibidez, Julio Zesar hil zutenean astroak nola zeuden lerrokatuta aztertu zuen, eta, lerrokatzeak ziklikoak direnez, lerrokatze hori berriz gertatzen denean agian zerbait larria gertatuko zela ondorioztatu zuen. Dirudienez, Julio Zesar eta John Kennedyren hilketetan astroak berdintsu zeuden lerrokatuta. Beraz, ikertu eta asmazioak botatzen zituen, biak batera:

•    Italiatik gertu enperadore bat jaioko zela idatzi zuen, eta enperadore horren tiraniak 14 urte iraungo zuela. Napoleon ote zen? 1799an hasi zen Napoleon gerran eta 14 urte geroago Elba uhartera bidali zuten, deserrira.
•    Norbait ilargiaren izkinan jarria izango zela ere idatzi zuen (Armstrong ote?).
•    Germania handiaren kapitain batek bere hitzekin herria liluratuko zuela; Hister deitzen dio (Hitler ote zen?). Ekialdeko harresia eroriko zela (Berlingoa agian?).
•    Eliza katolikoa emakume batekin haserretuko zela, emakume hori gurutzean azalduko zela, eta gurutzea sutan azalduko zela (Madona abeslaria al da?).

500 urtera bere iragarpenek ospe handia
Nostradamus 1566an hil zen, oso aberats. Bere idazkariari hil-bezperan esan omen zion hurrengo egunean ez zuela eguzkirik ikusiko, eta, haren iragarpenak egia edo gezurra izan, Nostradamusen profeziei buruzko 400 liburutik gora idatzi dira munduan. New Yorkeko Dorre Bikiena gertatu eta gero, Nostradamusen biografiari buruzko liburua izan zen salduena Amazon-en atarian. Horretan behintzat asmatu zuen Nostradamusek, idatzia utzi baitzuen bera jaio eta 500 urtera bere iragarpenek ospe handia izango zutela. Halaxe ari da gertatzen.

HIZTEGI LAGUNGARRIA:
  • Bere iragarpenengatik da ezaguna. Ezaguna da aurretik esan zuelako etorkizunean zer gertatuko zen.
  • Munduan ospea eman. Munduan sona, fama eman.
  • Zerbait ezohikoa. Ohikoa edo normala ez den zerbait. 
  • Aldiro. Gertatzen den bakoitzean.
  • Esoterista ahobero bat. Txorakeriak esaten dituen esoterista bat.
  • Astroak nola zeuden lerrokatuta. Astroen posizioa.  
  • Amaigabea da zerrenda. Bukaerarik gabeko zerrenda.
INFORMAZIO-ITURRIA: IKASBIL

jueves, 21 de enero de 2016

ARGAZKIGINTZA DIGITALA

Gaia
Argazkigintza digitala. Ikastaroa
Egitekoa
Mezua
Nori
Antolatzaileei
Egoera
Argazki kamara baduzu eta hori hobeki erabiltzen ikasi nahi duzu.
Aukera aproposa duzu ikastaro hau, baina bakarrik 15 pertsona
onartuko dituzte. Zuk gutun batean azaldu nahi duzu:
● Zer esperientzia duzun eta non ibiltzen zaren argazkiak ateratzen.
● Eskatu ikastaroaren gaineko informazioa: data, lekua, prezioa...
● Galdetu zer ekipamendu teknikoa behar den eta zuk zer duzun

viernes, 15 de enero de 2016

AGENDA DIGITALA ALA PAPEREZKOA?

Agenda digitala ala paperezkoa?

Eginbeharrak apuntatzeko, zitak ez ahazteko, egitekoak ordenatzeko, urtebetetzeak gogoratzeko…

Urtea edo ikasturtea hasterakoan, agenda bat eskuratzen dugu gehienok. Egunez eguneko egitekoak antolatzeko modua ematen digu agendak.

Azken urteotan agenda digitalak sortzen, indartzen eta hobetzen ari dira. Hala ere, oraindik paperezkoak digitalak baino gehiago erabiltzen dira. Digitala, ordenagailu edo mugikor bidez, edonon erabil dezakegu. Paperezkoek ez dute bateriarik behar, edozein egoeratan, lanean zein etxean erabil ditzakegu…


Josu Arotzena irakasleak agenda digitala erabiltzen du, bai klasean, bai etxean..

Josu Arotzena irakaslea da, eta laneko 28 urte hauetan agenda beharrezko tresna izan du bere eguneroko lanerako. Azken urteotan, paperezko agenda alde batera utzi eta digitalera pasatzeko urratsa egin du. “2010-11. ikasturtean utzi nuen paperezko agenda, eta gaur egun digitalarekin moldatzen naiz. Datu hau ere agenda digitalean kontsultatu dut”, azaldu digu Josuk. Berarekin bildu gara, bi agendak alderatzeko.
Paperezkoa zein agenda digitala antolaketarako tresna besterik ez dira Josurentzat, baina, lehenik eta behin, antolaketa garrantzitsuenak norberaren buruan egon behar duela esan digu Josuk: “Nire ustez, ea laneguna den ala ez jakin, familiako ala ingurukoen egun berezia ote den gogoratu (urtemuga adibidez)… horrelakoak zuzenean, buruz hartu behar ditugu gogoan”.

Buruaz gain, etxe askoren antzera, sukaldeko mahaiaren parean, paperezko egutegia dute Arotzenatarrek, mediku-ordua ala noizbehinkako gertaera ala zeregina idatzi eta goiz-goizetik ikusteko moduan izateko. Paperezko egutegi horren osagai gisa erabiltzen du agenda digitala Josuk: “Lan-jardunaldiaren hasieran, mugikorretik edo ordenagailutik irekitzen dudan lehen aplikazioa agenda digitala da”, esan digu.



Oraindik ere paperezkoa erabiliagoa da, baina poliki-poliki digitalak zabaltzen ari dira.


Agenda digitalari hainbat abantaila ikusten dizkio Arotzenak: “Akatsak zuzentzeko txukuna da. Oker jarritakoak erraz zuzentzen dira, edukian eta datan egindako okerrak, esaterako”. Horrez gain, abisuak ezartzeko aukera duela zehaztu digu: “Gertaera baino lehen, gogoratzeko abisua ezartzeko aukera du digitalak. Gertaera behin idatzi (ordua, arloa eta gela) eta klik gutxi batzuetan ikasturte osoan behar adina alditan errepikatzeko aukera ematen digu. Gogoan ditut oraindik paperezkoan ikasturte guztiko saio guztiak idazten pasatzen nituen ordu luzeak”.

Bestetik, ekitaldiei dokumentuak ere txertatzeko aukera eskaintzen du digitalak. “Nik klaseko saio bakoitzean egingo dudan jarduera eta kalifikazioak jasotzen dituen kalkulu-orriak gehitzen dizkiot”, agertu digu. Ohar horiei, jasotako posta bat ere lotu daitekeela kontatu digu, baita postaz jasotako zita egutegira modu errazean pasatzeko aukera ere. Hori gutxi balitz, ohar horiei maps bidezko kokapena, zita-tokia eta deskribapena jartzea azkar egiten dela argitu digu Josuk.

Zitak kolorez antolatzearekin, egutegi bat baino gehiago aplikazio berean edukitzeko egokiera ematen du digitalak. “Agenda berean makina bat agenda ditut nik, lanekoa, pertsonala, aisialdikoa… Hau guztia ezingo nuke paperezko agendarekin egin”, aitortu digu.

AGENDA DIGITALA, AGENDA SOZIALA
Agenda digitalak badu ezaugarri bat paperezkoak ez duena eta Josurentzat bereziki interesgarria dena: agenda digitalek duten izaera soziala da benetako iraultza. “Aipaturiko guztia ezer gutxi da egutegi digitalak duen izaera sozialarekin alderatuta. Nire lankide, lagun, familiarekin partekatzen ditut zitak, gertaerak eta oharrak; puntualak eta errepikatzen direnak”, kontatu digu. Talde-antolaketarako ezinbesteko tresna dela iruditzen zaio Josuri egutegi/agenda digitala, eta horiek webgunean, blogean, postan… txertatzeko duen abantaila izugarri ona dela dio. “Zientzia departamentuko bilerak ezarri, urte osoko bilera-sorta errepikatzeko aukerarekin, bilera eguna, ordua, tokia jarri eta bileran egongo garenak beren posten bidez gonbidatzen ditut. Haiek gonbidapena onartu ala ez erabaki dezakete, oharren bat jarri…
Gonbidapen horietan gai-zerrenda, aurreko bilerako akta, gogorarazteko abisuak, eta, nahi izanez gero, momentu horretarako bideo-deia ere programa daiteke. Baten batek ezin eta egun-aldaketa egiten badugu, gonbidatu guztiek jasoko dute aldaketa eta berretsita geratuko da segundo gutxiren buruan”, adierazi du. Ikasleek eta irakasleek maila bakoitzeko azterketak agenda digitalean ezartzen dituzte Josuren ikastolan.

Urtetako esperientziaren ondoren, Josuk argi du agenda digitala paperezkoa baino nahiago duela. “Azken 5 urte hauetako gertaera guztiak jasoak ditut bertan eta nire memoria zehatzagoa egiten laguntzen du. Bertan kontsultatu dut paperezko agenda utzi nuen ikasturtea, esaterako. Elkarrizketa honetarako zita bera ere digitalean sortu, partekatu eta bertan adierazi nahi izandako guztiaren dokumentu zirriborroa jaso du kazetariak. Baliabide izugarri ona dela iruditzen zait!”, zehaztu du.

Eta zuk, bietatik, zein duzu nahiago? Pasatu al zara agenda digitalera ala paperezkoarekin eroso jarraitzen duzu?

Bajar
Video Player
Aurreko testua kontuan hartuta, eman ezazu zure iritzia.  

lunes, 11 de enero de 2016

MINTZAKIDE (B1)



Gogoratu 70 – 90 bitarteko hitz kopurua idatzi behar duzula.
Garbi idatzi eta saiatu letra garbia egiten.
MINTZAKIDE EGITASMOA
Euskaldun zaharrekin euskaraz aritzeko aukera
EMAN IZENA!
e-posta: mintzakide
@karrikiri.com
Egitekoa: e-posta idatzi
Euskara ikasten ari zara eta iragarki hau irakurri duzu. Egitasmoan parte hartu nahi duzu. Idatzi iragarkiko helbidera eta informazioa eskatu:
Izena emateko zer egin
Parte hartzeko baldintzak (euskara maila, prezioa,
adina...)
Egitasmo honen funtzionatzeko modua.

ETXEA (A2)


Euskaraz gehiago hitz egiteko, zure eskolan “intercambio” moduko bat antolatu dute Gipuzkoako herri bateko ikasleekin. Orain hango ikasleak hona etorriko dira, eta zuen etxeetan hartu beharko dituzue. Zure etxera Imanol izeneko mutila joango da. Zuk Imanoli idatzi behar diozu eskutitz bat hauxe esateko:

•Zu nor zaren
•Zure familia zein den
•Non bizi zaren
•Etxea nolakoa den
•Oharrak:
•Gogoratu 70-90 bitarteko hitz kopurua idatzi behar
duzula.
•Idatzi garbi eta saiatu letra garbia egiten.

Argentinako adiskidea (A2)

1.- IDAZLANA (10 PUNTU)
Abuztuko lehenengo astean joango zara Argentinara oporretara.        Ez dakizu zer eguraldi egingo duen, eta gogoratu zara Euskalmet agentzian ematen dutela informazio hori.Idatzi e-mail bat Euskalmet agentziari Argentinan egun horietan zer eguraldi egingo duen galdetzeko.
Oharrak: Gogoratu 35-50 bitarteko hitz kopurua idatzi behar duzula.
••
Idatzi garbi eta saiatu letra garbia egiten.