Gaia:
Kotxea hondatu berriz ere! Urtebete eskas igaro da kotxea erosi zenuenetik eta batean martxak, bestean aire egokitua, hurrengoan balaztak zeure eskuartean baino luzaroago egon da tai1errean. Dagoeneko nazkatu egin zara, kontzesionarioan ere hainbatetan egon eta beti erantzun bera: “hori ez da ezer konpondu eta ez duzu bestelako arazorik izango”.
Nahikoa dela erabaki duzu. Hori dela eta, Kontsumo Bulegora eskutitz bat zuzentzea erabaki duzu arazoa nola konpondu ahal duzun aholkua eskatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario