lunes, 30 de noviembre de 2015

ZURE LANAREN DESKRIBAPENA


  Taberna batean zerbitzari aritu zara, eta orain adiskide bati zure esperientzia kontatu behar diozu gutun batean.

Baliabide gramatikalak: 
20-30 urte bitarteko gazte
aldi baterako kontratu, kontratu mugagabe, errelebo kontratu
astelehenetik ostiralera
egun erdiko lanaldi, lanaldi jarraitu
eskaintzen da, eskatzen da
gauez, goizez, arratsaldez
iraupen, lanegun
lanpostu, lan-ordutegi
arduratsu, zintzo, ordenatu, trebe

gustukoa da?
Nolakoa da? ona, lasaia, zaila, interesgarria, gogorra
Zer lan egiten duzu?
Zein da lan-ordutegia?
Asteburuetan lan egiten al duzu?
Noiz dituzu oporrak? Jai-egunak?
Nolakoak dira lankideak, eta nagusia?
Soldata ona duzu?

miércoles, 25 de noviembre de 2015

“Aurten trenez!”

Aurten trenez! 
Trenaren erabilera sustatzeko, Europako tren-konpainia nagusiek lehiaketa bat antolatu dute: “Aurten trenez!” Lehiaketan parte hartzeko, bidaia bat antolatu behar duzu. Baldintza bakarra bidaian trena erabiltzea da.
 Eginkizuna: Egin ezazu lehiaketan parte hartzeko idazlana, aurten egin nahi duzun bidaia kontatuz. Horretarako, nahi baduzu, ondoko puntuak erabil ditzakezu: ● nora, noiz eta norekin joango zaren ● zein leku ikusi nahi dituzun ● zein diren trenaren abantailak


martes, 24 de noviembre de 2015

ASMATU DUZUN ZIENTZIALARI BATEN BIOGRAFIA IDATZI

Asmatu zientzialari baten izena eta bere ekarpena. Egin ezazu haren biografia, irudi batekin hornituz. Hona hemen daturik deigarrienak:
- Non eta noiz jaio zen.
- Bere ikasketak.
-Non hasi zen lanean.
-Bere ikerketak.
- Zer sortu zuen.
-Gizartearen alde burutu zituen ekintzak.
-Garaiko gizarteak emandako trataera eta sariak.


IKASLE-TRUKEA

 Ikasle-trukea
Egoera: Institutu batean ingeles-irakaslea zara. Aurten ere Ingalaterrako ikastetxe batekin ikasle-trukea egin nahi duzue (astebetekoa). Hori dela eta, ikasleen gurasoei gutun bat idaztea erabaki duzu. Egitekoa: Kontatu iazko esperientzia nolakoa izan zen, zer egin zuten ikasleek Ingalaterran eta zer egin zuten hona etorri ziren ikasle ingelesek. Azaldu ikasle-trukearen onurak zein diren. Adierazi ingelesa jakitearen garrantzia eta azpimarratu zenbat aprobetxatuko luketen seme-alabek. Informazioa eman Ikasle-trukearen programari buruz.Azkenik, anima itzazu gurasoak parte hartzera.
 Idatzi gutuna. Gutxienez, 140 hitz idatzi beharko dituzu.


UDAN ERE BERTON!

 Udan ere berton!
 Egoera: Jendea kezkatuta dago, uda heltzen denean herria hutsik geratzen delako. Guztiak kanpora joaten dira eta herria hilik dagoela ematen du. Hori dela eta, herriko aldizkarira, irakurlearen txokora, gutun bat idaztea erabaki duzu.
 Egitekoa: Azaldu nolakoak ziren zure txikitako udak herrian, zertan ematen zenuen denbora, norekin egoten zinen, nora joaten zinen… Kontatu herrian txikitan edo gaztetan pasa zenuen uda berezi bat. Adierazi zergatik izan zen uda hura berezia. Proposatu zer egin daitekeen herriko udako bizitza berpizteko. Azkenik, animatu jendea udan herrian geratzeko.
 Idatzi gutuna. Gutxienez, 140 hitz idatzi beharko dituzu.


martes, 17 de noviembre de 2015

Azterketako idazlana

Azterketako idazlana

Azterketarako idatzi zenuen idazlana sar ezazu txoko honetan. Gainerako ikaskideek zuzenduko dizute zure testua, eta gero zuk, zuzenketak ikusita, azken zuzenketa egin beharko duzu.