Egitekoa:
Lan-eskaintzari erantzun.
Egunkarian bi lan-eskaintza irakurri dituzu. Aukeratu eskaintza bat eta idatzi
e-maila zeure burua aurkezteko eta informazio gehiago eskatzeko.
1 Zaindaria behar da
Familia batek pertsona arduratsu bat behar du emakume nagusi bat
zaintzeko. Interesatua bazaude, bidali e-mail bat gLaida@hotmail.com
kontaktuko helbidera.
2. Taberna-zerbitzaria behar da
Taberna batean zerbitzari bat behar da barra eta mahaiak
zerbitzatzeko. Lan horretan interesatuta bazaude, bidali e-mail bat
gorbeiataberna@gmail.com kontaktuko helbidera.
Nahi duzun ordenan, baina ondorengo puntu guztiak aipatu behar dituzu:
• Azaldu zure formazioa eta esperientzia
• Zergatik interesatzen zaizun lanpostua
• Zure lan egiteko modua, dedikazio maila…
• Galdetu nolako lan-baldintzak (lan-egutegia, ordutegia, soldata…)
izango dituzun
• Lan horretatik espero duzuna
viernes, 30 de octubre de 2015
miércoles, 21 de octubre de 2015
Ohartxo bat bizilagunari
Bizilagunak ohartxo hau utzi dizu atean itsatsita.
Zerbait erosi behar dut beherapenetan. Joango gara erosketak egitera? Zuk zer behar duzu? Noiz geratuko gara eta non?
Utzi zeuk beste ohar bat erantzunez.
Baliabide gramatikalak:
-Aditz-aspektua: -tu, -ko, -t(z)en, ari izan.
-t(z)eko asmoa
- Erlatibozko esaldiak
- Uste dut...(e)la.
-Lagunen arteko agurra.
Zerbait erosi behar dut beherapenetan. Joango gara erosketak egitera? Zuk zer behar duzu? Noiz geratuko gara eta non?
Utzi zeuk beste ohar bat erantzunez.
Baliabide gramatikalak:
-Aditz-aspektua: -tu, -ko, -t(z)en, ari izan.
-t(z)eko asmoa
- Erlatibozko esaldiak
- Uste dut...(e)la.
-Lagunen arteko agurra.
Maskotarik bai? Tarantula bat edukitzekotan,..?
Tarantulazalea zara, eta horixe da zuk eduki nahi duzun maskota.
Azaldu, 12 lerrotan, hipotetikoa erabiliz:
Azaldu, 12 lerrotan, hipotetikoa erabiliz:
- Non edukiko zenuke?
- Zer emango zenioke jaten?
- Nola zainduko zenuke?
- Nola luke izena?
- Nola helduko litzateke zure eskuetara.
- Zer da gehien/gutxien gustatzen zaizuna.
OHARRA: tarantulak nazkagarriak iruditzen baldin bazaizkizu, aukeratu beste maskota bat.
BILBON ALOKATZEKO
Datorren ikasturtean Bilbora ikastera joango zara lagun batzuekin. Pisu bila zabiltzate eta Interneten iragarki hau ikusi duzu.
BILBON ALOKATZEKO ERAIKIN BERRIKO ETXEBIZITZA. Informazioa: etxeberri@hilihi.com
Idatzi iragarkiko helbidera, eta eskatu pisuaren inguruko informazioa( lekua, distribuzioa, errenta, gastuak, garraioa...)
Baliabide gramatikalak
-Jakin nahiko nuke....(e)n.
- Konpletiboak.
BILBON ALOKATZEKO ERAIKIN BERRIKO ETXEBIZITZA. Informazioa: etxeberri@hilihi.com
Idatzi iragarkiko helbidera, eta eskatu pisuaren inguruko informazioa( lekua, distribuzioa, errenta, gastuak, garraioa...)
Baliabide gramatikalak
-Jakin nahiko nuke....(e)n.
- Konpletiboak.
jueves, 15 de octubre de 2015
Emakumeak Zientzian
Einstein ospetsua da mundu guztian; Mileva Maric, berriz, ia ez du inork ezagutzen. Einsteinen lehenengo emaztea izan zen Mileva, eta lan handia egin zuen erlatibitatearen teorian. Baina Nobel saria Einsteinentzat bakarrik izan zen. Zergatik ote? Zenbat emakume zientzialari gelditu ote dira atzean, ilunetan, itzalpean, zientziaren historia ofizialetik kanpo? Zergatik dira hain ezezagunak?
Suscribirse a:
Entradas (Atom)