martes, 1 de mayo de 2018

ILOBAK MUGIKORRA NAHI DU


Zure ilobak 10 urte beteko ditu laster. Berak telefono mugikorra eskatu dizu, baina
zuk ez dakizu adin horretarako egokia den.
Eginkizuna:
Idatz iezaiozu mezu bat lagun bati, zure egoera azaldu eta oparia aukeratzen
laguntzeko.
Horretarako, nahi baduzu, ondoko puntuak erabil ditzakezu:
●kontatu ilobarekin izandako elkarrizketa
●azaldu zer arrisku edo abantaila ikusten dizkiozun opariari
●eskatu aholkua
 

domingo, 22 de abril de 2018


Gogoratu 110 – 130 bitarteko hitz kopurua idatzi behar duzula.
Argi idatzi eta saiatu letra garbia egiten.

Egitekoa: gutuna idatzi

Orain dela gutxi arte gurasoen etxean bizi izan zara. Orain, ordea, ez.
Idatzi gutuna lagun bati eta kontatu:
•Zergatik atera zaren gurasoen etxetik.
•Zure oraingo bizimodua: norekin, non, diru kontuak,
etxeko lanak...
•Zein diren bizimodu berri honen alde onak eta txarr
ak. 
 Resultado de imagen de house

miércoles, 11 de abril de 2018

NORA JOAN KLASEKO IKASKIDEEKIN?

Kurtsoa bukatu, eta klaseko ikaskideak toki bat aukeratzen ari zarete egunpasa egiteko. Idazlan honetan zuk zure erabakia defendatu behar duzu. Toki horren alde onak eta txarrak esan. Nola joan. Zer ikusi. Zer egin. Garraioa. Jatekoa...eta kontuan hartu behar dituzu.(15 lerro gutxienez)
Resultado de imagen de urederra

martes, 27 de marzo de 2018

ZER ALDATUKO ZENUKE GAUR EGUNGO HEZKUNTZA-SISTEMAN?



BALIABIDE GRAMATIKALAK:
  1. Nik uste dut......................-(e)la./ Nire ustez,..............
  2. Behar izan/ nahi izan.
  3. ......................................(e)la iruditzen zait.
  4. .......-t(z)ea komeni da/
  5. ikasi/ikasten/ikasten ari izan/ ikasiko
  6. Baldintza. Ba-
  7. nahiago izan/ gustatu
  8. Kausalak: bait, (e)lako, ..eta, zeren..
  9. Kontzesiboak: nahiz eta......../........arren.
  10. ahal izan 
  11. gehiegi 
  12. itogarria/mesedegarria, ona/latza, lagungarria/nekagarria 
  13.    -t(z)eak ez du balio ezertarako

miércoles, 14 de marzo de 2018

IRUBIDEKOAK EZ GARA ASTOAK


Deus baino lehen, barkamena eskatu nahi diegu  Gurutze Enparantzako ikastetxeko ikaskideei.
Joan den egunean, Gurutze Enparantzako ikastetxean antzeztu zuten eskola-antzerkian Irubideko zenbait ikasle astoak bezala portatu ziren. Baina beste batzuk, berriz, ez ginen joko zikin horretan sartu.

viernes, 9 de marzo de 2018

TOKI EDER BAT AUKERATU DUGU.


Taldeko lana da. Binaka jarriko zarete. Informatika-orduan, gure hozkailu solidariora joango gara. Patrimonio de la Humanidad saileko liburu bat hartuko duzue, eta toki bat aukeratu behar duzu. Toki horri buruzko informazioa bilatu behar duzue Interneten. Eta toki horren aurkezpena egin behar duzue. Hasteko, hemen idatziko duzue, eta gero, ahoz klasean egingo duzue.




martes, 6 de marzo de 2018

OPORRETAN, NORA JOAN?

MENDIRA ALA HONDARTZARA? NORA JOAN OPORRETAN?

Etxean erabakitzen ari zarete nora joan oporretan. Badira bi aukera. Mendira ala hondartzara. Zuk toki bat aukeratu behar duzu, eta zure erabakia defendatu behar duzu. Horretarako, baliabide gramatikal hauek erabili:

  • Nahiago izan.  Nik txokolatea nahiago dut. Nik Donostiara joan nahiago dut.
  • Adjektibok: jendetsua, bakartia, handia, klasikoa, zabala, garbia, isila, beroa....
  • Konparazioak....baino...ago(a)(k): Txokolatea freskagarriak baino hobea da./ Txokolateak freskagarriek baino indar gehiago ematen du.
  • Konparazioak: hain , hainbeste: Txokolatea ez da hain gozoa./Txokolateak ez du hainbeste indar.
  • Ezezko konparazioak: Txokolatea ez da freskagarriak baino merkeagoa/Freskagarriek ez dute txokolateak baino indar gehiago.
  • Superlatiboa...(r)rik...en(a)(k). Txokolatea postrerik gozoena da.
  • Konpletiboak: Txokolatea gozoa dela uste dut.
  • Graduatzaileak: batere, gutxi, dezente, asko, izugarri..
  • Berdintasunezko konparazioak: Txokolatea haragia bezain nutritiboa da./Txokolateak haragiak beste indar dauka.
  • Konpletiboak....(e)la. Nire amak esaten du txokolatea haragia baino hobea dela, baina nik uste dut haragia txokolatea baino nutritiboagoa dela.
  • Zehar estiloa. Nire aitak galdetu dit ea txokolatea haragia bezain ona den, eta nik esan diot txokolatea haragia bezain nutritiboa dela.
  • Hipotetikoa: Gustatuko litzaidake txokolatea egunero jatea. Nik diru gehiago izango banu, egunero Valor txokolatea edango nuke.


martes, 20 de febrero de 2018

OT: AMAIA ROMERO

 Iruñeko neska batek OT musika-lehiaketa irabazi du eta Eurovisionera joanen da. Gainera, dakigunez, Irubideko zenbait ikaslek ere ezagutzen dute Mendillorriko neska hau. Hori dela eta, OTri buruz edo Amaia Romerori buruz idaztea proposatzen dizuegu. Nahi duzun bezala, tratatzen ahal duzu gaia.



BALIABIDE GRAMATIKALAK:

  1. Gustuak adierazi. (.... nire gustukoa da/ez da nire gustukoa)
  2. Balorazioak egin.( uste dut.....(e)la)
  3. Zure ohiturak kontatu (....gauez ikusten dut.../entzuten dut...)
  4. Zure asmoak azaldu. (....-t(z)eko asmoa daukat).
  5. Konparazioak egin ( Amaia...B baino...-ago(a)....
  6. Zure auzoan edo familian esaten dena kontatu.
  7. Zer egin beharko luke Amaiak Eurovisiona irabazteko?
  8. Desioak adierazi ( ...-t(z)ea espero dut)

lunes, 22 de enero de 2018

Azterketak, bai ala ez? Zer egiten duzu azterketa rprestatzeko?

Ikasturte bukaerako azken kalifikazioa jartzeko, zein da biderik egokiena, zure ustez? Azterketa orokorrak? Eguneroko lana? Edukien gaineko azterketak? Jokaera? Portaera? Eman zure iritzia.



BALIABIDE GRAMATIKALAK


  1. Noiztik noiz arte?
  2. Zertara?
  3. Etorkizuneko denbora-adierazleak
  4. Nor-nork aditza
  5. Aditz-lokuzioen aspektua.
  6. Mugagabea
  7. Noizko?
  8. Baldintzazko perpausak.