Baserrian bizi ala kalean?
Gazte hauen esperientziak entzun ondoren,
eztabaidan ari zarete. Batzuek baserritik bizitzeari abantaila handiak
ikusten dizkiozue, eta beste batzuk nahiago duzue hiriko bizimodua.
Ahoz, eman bakoitzak zeuen iritzia beheko argudioak edo beste batzuk
erabilita.
Erabili honelako egiturak: Merezi du... Garrantzitsua da...- T(z)EA; Aukera ematen du... -T(z)EKO; Premia handia..... - T(z)EKO Merezi du baserritik bizitzea, bertan zeuk nahi duzuna egiteko askatasun handiagoa izan dezakezulako. Nire ustez, garrantzitsua da behar duzunean lanez aldatzea, eta hori baserrian oso zail ikusten dut. Kalean bizitzeak aukera ematen dit nik nahi ditudan gauzak egiteko: pelikula bat ikusi, kaletik paseatu eta abar. |
HIRIAN BIZITZEA: * Zerbitzu eta aukera gehiago daude ondo pasatzeko. * Lana aurkitzeko aukera ugariak daude. * Bertan bizitzeak estres handia eragin dezake. * Desplazamenduetan denbora asko gal dezakezu. * Jende edo toki desberdinak ezagutzeko aukera gehiago dituzu. | |
BASERRIAN ETA BASERRITIK BIZITZEA: * Naturarekin harreman zuzena duzu. * Eguneroko produktuak zuk zeuk ekoizten dituzu. * Lan-ordu asko eskatzen du eta oso lotua da. * Kontsumitzen dituzun produktuak osasuntsuagoak dira. * Egiten duzun horretan autonomoagoa zara. |