martes, 21 de noviembre de 2017

LOKALA

2. IDAZLANA
Hurrengo gai honetaz110-130hitzeko eskutitza idatzi behar duzu.
Gaia
Lagun taldea non bildu
Egoera
Ikaskide batek iritzia eskatu dizu. Bere lagun taldea
eztabaidatzen ari da lokal bat alokatu ala ez; edo
bestela zer
egin taldean gustura elkarrekin egoteko.
Zuk idatzi gutuna eta esan:
Zer alde onak eta txarrak dauden alokairuekin.
Kontatu zuek zer egiten duzuen.
Eman zure iritzia

EOIDNA-B1 Tarteko maila

martes, 4 de abril de 2017

Neskak eta futbola

Narrazio txiki bat egin behar duzu. Elkarrizketak ere sartu behar dituzu. Futbol-mundiala da. Koadrillako neskek telebistan futbola ikusi nahi dute eta gero jolastu nahi dute parkean. Koadrilloko mutilek, berriz, beste gauza bat egin nahi dute.
 Resultado de imagen de neska futbola


jueves, 23 de marzo de 2017

Nire euskal pertsonaia mitologikoa

Eskola elkar-trukaketa bat (interkanbioa) egin duzue, eta zure etxean Finlandiako adiskide bat egon da. Orain, Finlandiatik idatzi dizu laguntza eskatzeko. Euskal Herriko mito batez hitz egin behar du klasean, eta ez daki nortaz idatzi. Lagundu iezaiozu.




euskal mitologia bilaketarekin bat datozen irudiak

lunes, 23 de enero de 2017

Kalean bizi ala baserrian? (Ikasbil)

Baserrian bizi ala kalean?

Gazte hauen esperientziak entzun ondoren, eztabaidan ari zarete. Batzuek baserritik bizitzeari abantaila handiak ikusten dizkiozue, eta beste batzuk nahiago duzue hiriko bizimodua. Ahoz, eman bakoitzak zeuen iritzia beheko argudioak edo beste batzuk erabilita.
Erabili honelako egiturak:
Merezi du... Garrantzitsua da...- T(z)EA; Aukera ematen du... -T(z)EKO; Premia handia..... - T(z)EKO
Merezi du baserritik bizitzea, bertan zeuk nahi duzuna egiteko askatasun handiagoa izan dezakezulako.
Nire ustez, garrantzitsua da behar duzunean lanez aldatzea, eta hori baserrian oso zail ikusten dut.
Kalean bizitzeak aukera ematen dit nik nahi ditudan gauzak egiteko: pelikula bat ikusi, kaletik paseatu eta abar.
HIRIAN BIZITZEA:

* Zerbitzu eta aukera gehiago daude ondo pasatzeko.
* Lana aurkitzeko aukera ugariak daude.
* Bertan bizitzeak estres handia eragin dezake.
* Desplazamenduetan denbora asko gal dezakezu.
* Jende edo toki desberdinak ezagutzeko aukera gehiago dituzu.
BASERRIAN ETA BASERRITIK BIZITZEA:

* Naturarekin harreman zuzena duzu.
* Eguneroko produktuak zuk zeuk ekoizten dituzu.
* Lan-ordu asko eskatzen du eta oso lotua da.
* Kontsumitzen dituzun produktuak osasuntsuagoak dira.
* Egiten duzun horretan autonomoagoa zara.