miércoles, 19 de noviembre de 2014

Lapur baten deskribapena

Taberna batean zaude. Zure adiskide bati sakeleko telefonoa kendu diote. Nork lapurtu dion ikusi duzu, eta poliziaren aurrean txosten bat bete behar duzu. Horretarako, esan behar duzu zer egin duzun eta lapurraren deskribapena ere egin behar duzu. Ez da onargarria gustu txarreko oharrik edo arrazakeriarik.

Baliabide gramatikalak:

-Zehar estiloa: -(e)la, -(e)n, -t(z)eko.
-Erlatibozko esaldiak: -(e)n, -tako/dako.
-Iraganaldiko adizkiak: -(e)n, z-(3./6.), e/i.
-Kontzesiboa: nahiz eta; ba  ere; arren.
-Baldintza hipotetikoa: -ko...ko; l-, e/i, -.






jueves, 23 de octubre de 2014

Portzelanazko irudiak. Hiztegia

Hementxe gordetzen ahal dituzu ulertzen ez dituzun liburuko hitzak. Kontuan hartu gainerako ikaskideek bidali dutena. Ikasle bakoitzak 20 hitz inguru sartu behar ditu.

miércoles, 22 de octubre de 2014

Aspaldiko lagunak

Habe azterketa- ereduak web-orrialdean, 1.mailan, 2006ko idazlana: aspaldiko lagunak.

lbidera: F_aspaldiko
F_aspaldiko
F_aspaldi

martes, 21 de octubre de 2014

Eskolako ateraldi bizi hura



Eskolako ikasleek irteera bat egin zenuten joan den asteburuan. 
Era askotako arazoak izan zenituzten hasiera hasieratik. Klaseko
kide bat ez zen irteerara joan eta gertatuen guztia kontatu behar 
diozu idatziz. 
Nahi duzun ordenan eta moduan, baina ondorengo puntu guztiak
aipatu behar dizkiozu gelako lagunari :
● errepideko arazoak
● eguraldia
● lekua
● gertatutako gauza onen bat
● hurrengo urtean nora joan
Idatzi mezua gelako lagunari. Gutxienez, 140 hitz idatzi beharko dituzu.

Baliabide gramatikalak:
- Lehenaldian kontatu: -(e)n/z-3.eta 6. nor pertsonetan/ -e-, -i-. Baino lehen/aurretik; -(e)nean/t(z)ean; ondoren/eta gero.
-Baldintza hipotetikoa, hurrengo urteari begira.
-Esaldi kontzesiboak: Nahiz eta, arren, ba  ere.

martes, 14 de octubre de 2014

Lanpostu on bat beste herrialde batean

Egitekoa:
Lanpostu on bat eskaini dizute. Aspaldi espero zenuen aukera da. Lanpostu berria beste herrialde batean duzu. Horrek aldaketa batzuk ekarriko dizkizu.
Bidali e-mail bat lagunei, horren berri emateko.
Nahi duzun ordenean, baina ondorengo lau puntuak aipatu behar dizkiezu zure
lagunei::•
Nolakoa den lanpostu berria
Zergatik utzi duzun orain arteko lana
Zer sentitzen duzun bizitokia aldatzean
Hemendik aurrera dituzun planak

BALIABIDE GRAMATIKALAK
  1. Perpaus kontzesiboak: nahiz eta/ arren/ ba...ere.
  2. Baldintza: ba/-(e)z gero/-t(z)ekotan
  3. Kausalak: -elako/ eta/ bait-.
  4. Zehar estiloa: -(e)la/- (e)n/ -t(z)eko.
  5. Deklinabidea.

miércoles, 8 de octubre de 2014

Gutun bat

Egitekoa: gutuna idatzi
Lagun batek bere herriko festetara gonbidatu zaitu eta haren herrian astebete eman duzu. Zure anaia kanpoan ikastera joan da eta hari gutuna idaztea pentsatu duzu.Gutunean honako hauek idatzi :
Bere bizimoduaz galdetu.

Kontatu nolakoak diren lagunaren herria eta bertako festak.
Festetan anaiaren lagun zahar bat ikusi zenuen. Emaiozu anaiari haren berri.

miércoles, 1 de octubre de 2014

Bertso-udalekuetara joatekotan

Egitekoa: e-posta idatzi
Interneten iragarkia ikusi duzu. Bertsotan ikasi nahi duzu eta interesa duzu udalekuetan izena
emateko.
 Iragarkiko helbidera idatzi eta honako hauen inguruan informazioa eskatu:
• barnetegien txandak eta iraupena
• parte hartzeko adina
• lekuak
• prezioa


BERTSO-UDALEKUAK 2008

EMAN IZENA!!
 e-posta: udabertso@bertsozale.com

lunes, 22 de septiembre de 2014

Ikas-bidaiarako diru-iturri bat lortu behar dugu

Testu-liburuan ikusi dugun bezala, gure ikas-bidaia prestatu behar dugu, eta horretarako, diru-iturri bat behar dugu, bidaiaren kostu itzela gure aita-amei ordaintzen laguntzeko. Hementxe paratu behar duzue izan duzuen ideia eta eskainiko duzuen zerbitzua. Ea jende askok zuen zerbitzua erabiltzen duen!Horretarako, liburuko ereduari jarraitu ahal diozue.


lunes, 19 de mayo de 2014

Erretzaileak/ Ez erretzaileak

 Zure iritzia, esperientzia, zure ikuspuntua azalduz, idatz ezazu gai honen inguruan 
 
Europan, erretzea gero eta leku gehiagotan debekaturik
• EAE 2011: garraioak, lantegiak, toki publiko itxiak
•Taberna-jatetxeetan, lehen erretzeko guneak (dirutzak eralgita) /
laster debeku osoa
• Ostalariak beldur: beze-
roak / dirua / negozioa /
bazkariak / ezkontzak
•Legea betearazteko: isunak
/ salaketak / kanpainak
Nork betearazi?
•Debekuak ohituren
aldaketa? Ospakizunak /txoko pribatuak

miércoles, 14 de mayo de 2014

Gutun bat

Egitekoa: gutuna idatzi
 
Lagun batek bere herriko festetara gonbidatu zaitu eta haren herrian astebete eman duzu. Zure anaia kanpoan ikastera joan da eta hari gutuna idaztea pentsatu duzu.Gutunean honako hauek idatzi :
Bere bizimoduaz galdetu.

Kontatu nolakoak diren lagunaren herria eta bertako festak.
Festetan anaiaren lagun zahar bat ikusi zenuen. Emaiozu anaiari haren berri.
 

miércoles, 7 de mayo de 2014

Lan-eskaintza

Egitekoa: Lan-eskaintzari erantzun.
Egunkarian bi lan-eskaintza irakurri dituzu.
Aukeratu eskaintza bat eta idatzi
e-maila zeure burua aurkezteko eta informazio gehia
go eskatzeko. 
 
Zaindaria behar da Familia batek pertsona arduratsu bat behar du emakume nagusi bat
zaintzeko. Interesatua bazaude, bidali e-mail bat gLaida@hotmail.com
kontaktuko helbidera. 
 
 
Taberna-zerbitzaria behar da
Taberna batean zerbitzari bat behar da barra eta ma
haiakzerbitzatzeko.
 Lan horretan interesatuta bazaude, bidali e-mail bat
gorbeiataberna@gmail.com kontaktuko helbidera.
Nahi duzun ordenan, baina ondorengo puntu guztiak
aipatu behar dituzu:
Azaldu zure formazioa eta esperientzia
Zergatik interesatzen zaizun lanpostua
Zure lan egiteko modua, dedikazio maila...
Galdetu nolako lan-baldintzak (lan-egutegia, ordutegia, soldata...)
izango dituzun
Lan horretatik espero duzuna
Bidali e-mail bat lan eskaintzari erantzuteko