miércoles, 9 de octubre de 2013

Irratiko sendagileari bidaltzeko gutuna

 Irratian eta telebistan oso ohikoak dira osasunari buruzko progamak. Ikus-entzuleek dituzten kezkak, jakin-mina, sintomak...idatzi eta bidaltzen dituzte, sendagile batek aholkuak, azalpenak...emateko.                  
Zure inguruko lagun batek arazo arin bat eduki du, eta aholku eske idatziko diozu gutun bat irrati bateko medikuari (12-15 lerro bitartekoa). Gutun-itxura eman behar.
Baliabide pragmatikoak: egitura; baldintza; aholkua eskatzea eta eskertzea; antolatzaileak; maiztasuna (104).


jueves, 3 de octubre de 2013

Nire buruaren aurkezpena

Hementxe sartuko duzu zure idazlana. Deskribapenezko testu bat idatzi behar duzu, 11-15 lerro bitartekoa. Hiru paragrafo egingo dituzu. Lehendabizikoan, zure datu pertsonalak eman, intimitatea gordez. Bigarren paragrafoan, zure ikasketez arituko zara. Eta hirugarrenean, zure zaletasunez. Gogoratu. Datuak eman eta gero, baldintzazko esaldiak sartu beharko dituzue,
Anima zaitezte.