lunes, 25 de noviembre de 2013

Gutuna


Testu-mota Eskutitza.

Norentzat : Mexikon bizi den lagunarentzat.
Zergatik: zure laguna bizi den herrian gertatu den albiste hunkigarriaren berri
izan duzu.
Azaldu gertatu dena eta iruditu zaizuna, eta adierazi zuk nola bizi izan
duzun.

Ipuina

Hasiera eta bukaeradun istorioa edo istorio bateko pasartea idatzi behar duzu.
Idazteko pausoak:
-Lehenengo, erabaki zein diren gai batek narrazioen bidea hartzeko bete behar dituen urratsak: gaia, pertsonaiak, giroa, tokia eta denbora eta narratzaile mota.
-Gero, ideiak bildu eta antolatu ondoren, idatzi behar duzun istorioa garatu. Idatzi, orduan, zure istorioa.

miércoles, 9 de octubre de 2013

Irratiko sendagileari bidaltzeko gutuna

 Irratian eta telebistan oso ohikoak dira osasunari buruzko progamak. Ikus-entzuleek dituzten kezkak, jakin-mina, sintomak...idatzi eta bidaltzen dituzte, sendagile batek aholkuak, azalpenak...emateko.                  
Zure inguruko lagun batek arazo arin bat eduki du, eta aholku eske idatziko diozu gutun bat irrati bateko medikuari (12-15 lerro bitartekoa). Gutun-itxura eman behar.
Baliabide pragmatikoak: egitura; baldintza; aholkua eskatzea eta eskertzea; antolatzaileak; maiztasuna (104).


jueves, 3 de octubre de 2013

Nire buruaren aurkezpena

Hementxe sartuko duzu zure idazlana. Deskribapenezko testu bat idatzi behar duzu, 11-15 lerro bitartekoa. Hiru paragrafo egingo dituzu. Lehendabizikoan, zure datu pertsonalak eman, intimitatea gordez. Bigarren paragrafoan, zure ikasketez arituko zara. Eta hirugarrenean, zure zaletasunez. Gogoratu. Datuak eman eta gero, baldintzazko esaldiak sartu beharko dituzue,
Anima zaitezte.