jueves, 20 de febrero de 2020

Errotonda berriak Irubideko Ikastetxeko patioko berdegunea jango digu.

Iruñeko Udalak errotonda berri bat egin behar du Txantrea auzoan. Lan horrek Irubideko ikastetxeko patioko berdegunearen puxka handi bat jango digu, Azaldu horrek zer eragiten dizun auzoko aldizkari batean argitaratzeko.

irubide instituto bilaketarekin bat datozen irudiak

lunes, 10 de febrero de 2020

2. IDAZLANA (10 puntu) Oharrak: – Gogoratu 110 – 130 bitarteko hitz kopurua idatzi behar duzula.

 – EGITEKOA : gutuna idatzi. Barnetegi batera joan zara udan oporrak pasatzera eta euskara ikastera. Zuk, orain, lagun bati gutun bat idatziko diozu zure esperientzia kontatzeko. Azaldu zure lagunari nolakoak diren eskolak, ikaskideak, irakasleak, bizilekua, zer egin duzun eskolaz kanpoko ekintzetan...

behintza aterpea bilaketarekin bat datozen irudiak

jueves, 23 de enero de 2020

Australiako sutea

Alarma gorria piztu da Australian. Iazko irailetik seiehun sutetik gora izan dira herrialdean, eta dagoeneko 10,4 milioi hektarea baino gehiago erre dira. Herrialdeko hego-ekialdean piztu dira suteak, batik bat. Are, Australiako hiri nagusiak diren Sydney eta Melbourneren inguruan eragin nabarmena izan dute suak eta keak.
Melbournen bizi dira, hain justu, Ane Martin antzuolarra (Gipuzkoa) eta Jone Arbilla iruindarra. Hilabete batzuk daramatzate han, eta ezustean harrapatu ditu egoerak. Nahitaez ke kutsatua arnastu dute biek, eta egunero jasotzen dute egoeraren inguruko informazioa, hedabideen eta sare sozialen bidez. Era berean, Sydneyn bizi dira Gernikako (Bizkaia) Bihotza Uberuagara eta Zarauzko (Gipuzkoa) Amaia Zubiaurre. Egoera latzagoa da Sydneyn. Ke masa izugarria da, eta kalean ahalik eta gutxien ibiltzeko gomendatu dute agintariek. Dena den, laurek antzeko susmoa dute: Australiako Gobernuak berandu erreakzionatu du, eta baliteke ezkutuko informazioa egotea.
Herritarren bizi kalitatea murrizteaz gain, animalia askoren desagerpena eta biodibertsitatearen galera nabarmena eragin ditu suak. Chris Didckman Sydneyko Unibertsitateko irakasleak egindako estimazioaren arabera, 1.250 milioi animalia hil dira dagoeneko. Eguraldiak ere eragina izan du, eta lehorteak hasitako hondamena sakondu du suak. (Berria)
Gai honi buruz gogoeta egin.
  1. Zer egiten ahal dugu halakorik ez gertatzeko?
  2. Hemen ere arrisku hori ikusten duzu?
  3. Basamortuari aurre egiteko, zer egiten ahal dugu?
  4. Ezagutzen al duzu zure inguruan izandako suterik?
  5. Badakizu zer egiten den udan halakorik hemen ez gertatzeko?


Resultado de imagen de incendios australia


viernes, 17 de enero de 2020

Erreklamazio bat

Gaia kontuan hartu eta inprimakia bete behar duzu.
Gutxienez 50 hitz idatzi behar dituzu.
GAIA: Gurpil-aulkia behar duzu eta askotan joaten zara kultura-etxera. Atzo arazo bat izan
zenuen bertan.
Gaur kultura-etxeko sarreran erreklamazio-orria hartu duzu kexa ipintzeko. Azal
ezazu gertatutakoa, horrek zer kalte sortu dizkizun eta proposatu zein izan daitekeen
konponbidea.

Resultado de imagen de silla de ruedas dibujo

martes, 14 de enero de 2020

Aspaldiko lagun zaharra (habe.2006)

-
11
-

EGITEKOA; Gutuna idatzi aspaldiko lagun bati. Ondorengo mezua jaso duzu zure ordenadorean.

 Txikitan zurekin ikasi zuen lagun batek idatzi dizu. Irakurri eskaera eta erantzun bere mezuari 

Gutxienez,140hitz

Kaixo, aspaldiko!

Ez dakit nitaz oroituko zaren. Aurkitu nauzu argazkian? Eskolan elkarrekin ikasi

genuen. Ikasle talde bat elkartu gara, eta web orribat egin dugu. 1.Gure taldean parte hartzeko bi gauza 

egin behar dituzu:1.  Zure oraingo argazki bat bidali. 2 Zure gauzak kontatu!!!Non bizi zara? Zer egiten duzu? 

Lanik baduzu?... Den dena jakin nahi dugu nahi duguahi dugu. Eta beste gauza bat,

 eskola garaiko anekdota edo pasadizoren bat anekdota edo pasadizoren bat kontatu behar diguzu zure mezuan.

 Istorio guztiak jaso eta onenak sari bat izango du. 

Web orrian jarriko ditugu eta boto gehien biltzen dituen anekdotak irabaziko

du saria: Parisera bidaia zoragarri bat!!!!

Beraz, ez galdu minutu bakar bat eta idatzi gure helbidera: F_aspaldiko

F_aspaldiko Laster arte!!!!! 

 Resultado de imagen de fotos escuela vieja