- Zure urtebetetzea ospatzen duzu? Azaldu non, noiz, nola eta norekin ospatzen duzun.
- Familiarekin ala lagunekin ospatu? Zer desberdintasun ikusten duzu? Azaldu bakoitzaren alde on eta txarrak.
- Opariekin arazorik izan duzu inoiz? Azaldu zer erosi zenuen eta zer gertatu zen.
- Urtebetetzeei begira opariak eta ospakizunak beharrezkoak direla esango zenuke? Zergatik?
miércoles, 18 de septiembre de 2019
Urtebetetzeak
Nolako urtebetetzeak ospatzen ditugu?
martes, 10 de septiembre de 2019
ANTSOAINGO JAIAK
Klaseko adiskide batzuei gutun bat idatzi behar diezu. Datorren astean zure gustuko musika-talde batek edo abeslari batek joko du Antsoaingo jaietan, herriko plazan. Eman kontzertuari buruzko informazioa eta animatu zure adiskideak kontzertura joaten. Esan kontzertu eta gero zer egingo duzuen.(120 hitz)
miércoles, 2 de mayo de 2018
martes, 1 de mayo de 2018
ILOBAK MUGIKORRA NAHI DU
Zure ilobak 10 urte beteko ditu laster. Berak telefono mugikorra eskatu dizu, baina
zuk ez dakizu adin horretarako egokia den.
Eginkizuna:
Idatz iezaiozu mezu bat lagun bati, zure egoera azaldu eta oparia aukeratzen
laguntzeko.
Horretarako, nahi baduzu, ondoko puntuak erabil ditzakezu:
●kontatu ilobarekin izandako elkarrizketa
●azaldu zer arrisku edo abantaila ikusten dizkiozun opariari
domingo, 22 de abril de 2018
Gogoratu 110 – 130 bitarteko hitz kopurua idatzi behar duzula.
–
Argi idatzi eta saiatu letra garbia egiten.
Egitekoa: gutuna idatzi
Orain dela gutxi arte gurasoen etxean bizi izan zara. Orain, ordea, ez.
Idatzi gutuna lagun bati eta kontatu:
•Zergatik atera zaren gurasoen etxetik.
•Zure oraingo bizimodua: norekin, non, diru kontuak,
etxeko lanak...
•Zein diren bizimodu berri honen alde onak eta txarr
ak.
miércoles, 11 de abril de 2018
NORA JOAN KLASEKO IKASKIDEEKIN?
Kurtsoa bukatu, eta klaseko ikaskideak toki bat aukeratzen ari zarete egunpasa egiteko. Idazlan honetan zuk zure erabakia defendatu behar duzu. Toki horren alde onak eta txarrak esan. Nola joan. Zer ikusi. Zer egin. Garraioa. Jatekoa...eta kontuan hartu behar dituzu.(15 lerro gutxienez)
martes, 27 de marzo de 2018
ZER ALDATUKO ZENUKE GAUR EGUNGO HEZKUNTZA-SISTEMAN?
BALIABIDE GRAMATIKALAK:
- Nik uste dut......................-(e)la./ Nire ustez,..............
- Behar izan/ nahi izan.
- ......................................(e)la iruditzen zait.
- .......-t(z)ea komeni da/
- ikasi/ikasten/ikasten ari izan/ ikasiko
- Baldintza. Ba-
- nahiago izan/ gustatu
- Kausalak: bait, (e)lako, ..eta, zeren..
- Kontzesiboak: nahiz eta......../........arren.
- ahal izan
- gehiegi
- itogarria/mesedegarria, ona/latza, lagungarria/nekagarria
- -t(z)eak ez du balio ezertarako
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



