lunes, 19 de mayo de 2014

Erretzaileak/ Ez erretzaileak

 Zure iritzia, esperientzia, zure ikuspuntua azalduz, idatz ezazu gai honen inguruan 
 
Europan, erretzea gero eta leku gehiagotan debekaturik
• EAE 2011: garraioak, lantegiak, toki publiko itxiak
•Taberna-jatetxeetan, lehen erretzeko guneak (dirutzak eralgita) /
laster debeku osoa
• Ostalariak beldur: beze-
roak / dirua / negozioa /
bazkariak / ezkontzak
•Legea betearazteko: isunak
/ salaketak / kanpainak
Nork betearazi?
•Debekuak ohituren
aldaketa? Ospakizunak /txoko pribatuak

miércoles, 14 de mayo de 2014

Gutun bat

Egitekoa: gutuna idatzi
 
Lagun batek bere herriko festetara gonbidatu zaitu eta haren herrian astebete eman duzu. Zure anaia kanpoan ikastera joan da eta hari gutuna idaztea pentsatu duzu.Gutunean honako hauek idatzi :
•
Bere bizimoduaz galdetu.
•

Kontatu nolakoak diren lagunaren herria eta bertako festak.
•
Festetan anaiaren lagun zahar bat ikusi zenuen. Emaiozu anaiari haren berri.
 

miércoles, 7 de mayo de 2014

Lan-eskaintza

Egitekoa: Lan-eskaintzari erantzun.
Egunkarian bi lan-eskaintza irakurri dituzu.
Aukeratu eskaintza bat eta idatzi
e-maila zeure burua aurkezteko eta informazio gehia
go eskatzeko. 
 
Zaindaria behar da Familia batek pertsona arduratsu bat behar du emakume nagusi bat
zaintzeko. Interesatua bazaude, bidali e-mail bat gLaida@hotmail.com
kontaktuko helbidera. 
 
 
Taberna-zerbitzaria behar da
Taberna batean zerbitzari bat behar da barra eta ma
haiakzerbitzatzeko.
 Lan horretan interesatuta bazaude, bidali e-mail bat
gorbeiataberna@gmail.com kontaktuko helbidera.
Nahi duzun ordenan, baina ondorengo puntu guztiak
aipatu behar dituzu:
•
Azaldu zure formazioa eta esperientzia
•
Zergatik interesatzen zaizun lanpostua
•
Zure lan egiteko modua, dedikazio maila...
•
Galdetu nolako lan-baldintzak (lan-egutegia, ordutegia, soldata...)
izango dituzun
•
Lan horretatik espero duzuna
Bidali e-mail bat lan eskaintzari erantzuteko

lunes, 25 de noviembre de 2013

Gutuna


Testu-mota Eskutitza.

Norentzat : Mexikon bizi den lagunarentzat.
Zergatik: zure laguna bizi den herrian gertatu den albiste hunkigarriaren berri
izan duzu.
Azaldu gertatu dena eta iruditu zaizuna, eta adierazi zuk nola bizi izan
duzun.

Ipuina

Hasiera eta bukaeradun istorioa edo istorio bateko pasartea idatzi behar duzu.
Idazteko pausoak:
-Lehenengo, erabaki zein diren gai batek narrazioen bidea hartzeko bete behar dituen urratsak: gaia, pertsonaiak, giroa, tokia eta denbora eta narratzaile mota.
-Gero, ideiak bildu eta antolatu ondoren, idatzi behar duzun istorioa garatu. Idatzi, orduan, zure istorioa.

miércoles, 9 de octubre de 2013

Irratiko sendagileari bidaltzeko gutuna

 Irratian eta telebistan oso ohikoak dira osasunari buruzko progamak. Ikus-entzuleek dituzten kezkak, jakin-mina, sintomak...idatzi eta bidaltzen dituzte, sendagile batek aholkuak, azalpenak...emateko.                  
Zure inguruko lagun batek arazo arin bat eduki du, eta aholku eske idatziko diozu gutun bat irrati bateko medikuari (12-15 lerro bitartekoa). Gutun-itxura eman behar.
Baliabide pragmatikoak: egitura; baldintza; aholkua eskatzea eta eskertzea; antolatzaileak; maiztasuna (104).


jueves, 3 de octubre de 2013

Nire buruaren aurkezpena

Hementxe sartuko duzu zure idazlana. Deskribapenezko testu bat idatzi behar duzu, 11-15 lerro bitartekoa. Hiru paragrafo egingo dituzu. Lehendabizikoan, zure datu pertsonalak eman, intimitatea gordez. Bigarren paragrafoan, zure ikasketez arituko zara. Eta hirugarrenean, zure zaletasunez. Gogoratu. Datuak eman eta gero, baldintzazko esaldiak sartu beharko dituzue,
Anima zaitezte.