lunes, 18 de noviembre de 2019

Euskal mitologia. Euskal kirola

Eskolan elkartrukaketa bat (interkanbio bat) egin behar duzue Finlandiako eskola batekin. Finlandiako adiskideak euskal mitologiaz (edo euskal kirolaz) hitz egin behar du, eta zuri laguntza eskatu dizu mito batez hitz egiteko, edo kirol batez hitz egiteko. Lagundu.
euskal mitologia bilaketarekin bat datozen irudiak



euskal mitologia bilaketarekin bat datozen irudiak

harrijasotzaileak bilaketarekin bat datozen irudiak

domingo, 13 de octubre de 2019

LOKALAK/BAJERAK

 IDAZLANA
 Hurrengo gai honetaz110-130hitzeko eskutitza idatzi behar duzu. Gaia: Lagun taldea non bildu.Egoera Ikaskide batek iritzia eskatu dizu. Bere lagun taldea eztabaidatzen ari da lokal bat alokatu ala ez; edo bestela zer egin taldean gustura elkarrekin egoteko. 
Zuk idatzi gutuna eta esan:
•
Zer alde onak eta txarrak dauden alokairuekin.
•
Kontatu zuek zer egiten duzuen.
•
Eman zure iritzia

EOIDNA-B1 Tarteko maila

miércoles, 2 de octubre de 2019

Katua eta zaharra



Binaka jarriko zarete. Bata katua izanen da, eta bestea zaharra. Bi galdetegi motz prestatu behar dituzue. BataK katuari eta besteaK zaharrari  GALDERAK egiteko. Galdetegia elkarri egin. Gero, gutun pertsonal bat idatzi behar diozu katuari edo zaharrari, nahi duzunari. (12 lerro)

miércoles, 18 de septiembre de 2019

Urtebetetzeak

Nolako urtebetetzeak ospatzen ditugu?

  • Zure urtebetetzea ospatzen duzu? Azaldu non, noiz, nola eta norekin ospatzen duzun.
  • Familiarekin ala lagunekin ospatu? Zer desberdintasun ikusten duzu? Azaldu bakoitzaren alde on eta txarrak.
  • Opariekin arazorik izan duzu inoiz? Azaldu zer erosi zenuen eta zer gertatu zen.
  • Urtebetetzeei begira opariak eta ospakizunak beharrezkoak direla esango zenuke? Zergatik?


martes, 10 de septiembre de 2019

ANTSOAINGO JAIAK

Klaseko adiskide batzuei gutun bat idatzi behar diezu. Datorren astean zure gustuko musika-talde batek edo abeslari batek joko du Antsoaingo jaietan, herriko plazan. Eman kontzertuari buruzko informazioa eta animatu zure adiskideak kontzertura joaten. Esan kontzertu eta gero zer egingo duzuen.(120 hitz)