Taldeko lana da. Binaka jarriko zarete. Informatika-orduan, gure hozkailu solidariora joango gara. Patrimonio de la Humanidad saileko liburu bat hartuko duzue, eta toki bat aukeratu behar duzu. Toki horri buruzko informazioa bilatu behar duzue Interneten. Eta toki horren aurkezpena egin behar duzue. Hasteko, hemen idatziko duzue, eta gero, ahoz klasean egingo duzue.
viernes, 9 de marzo de 2018
martes, 6 de marzo de 2018
OPORRETAN, NORA JOAN?
MENDIRA ALA HONDARTZARA? NORA JOAN OPORRETAN?
Etxean erabakitzen ari zarete nora joan oporretan. Badira bi aukera. Mendira ala hondartzara. Zuk toki bat aukeratu behar duzu, eta zure erabakia defendatu behar duzu. Horretarako, baliabide gramatikal hauek erabili:
- Nahiago izan. Nik txokolatea nahiago dut. Nik Donostiara joan nahiago dut.
- Adjektibok: jendetsua, bakartia, handia, klasikoa, zabala, garbia, isila, beroa....
- Konparazioak....baino...ago(a)(k): Txokolatea freskagarriak baino hobea da./ Txokolateak freskagarriek baino indar gehiago ematen du.
- Konparazioak: hain , hainbeste: Txokolatea ez da hain gozoa./Txokolateak ez du hainbeste indar.
- Ezezko konparazioak: Txokolatea ez da freskagarriak baino merkeagoa/Freskagarriek ez dute txokolateak baino indar gehiago.
- Superlatiboa...(r)rik...en(a)(k). Txokolatea postrerik gozoena da.
- Konpletiboak: Txokolatea gozoa dela uste dut.
- Graduatzaileak: batere, gutxi, dezente, asko, izugarri..
- Berdintasunezko konparazioak: Txokolatea haragia bezain nutritiboa da./Txokolateak haragiak beste indar dauka.
- Konpletiboak....(e)la. Nire amak esaten du txokolatea haragia baino hobea dela, baina nik uste dut haragia txokolatea baino nutritiboagoa dela.
- Zehar estiloa. Nire aitak galdetu dit ea txokolatea haragia bezain ona den, eta nik esan diot txokolatea haragia bezain nutritiboa dela.
- Hipotetikoa: Gustatuko litzaidake txokolatea egunero jatea. Nik diru gehiago izango banu, egunero Valor txokolatea edango nuke.
martes, 20 de febrero de 2018
OT: AMAIA ROMERO
Iruñeko neska batek OT musika-lehiaketa irabazi du eta Eurovisionera joanen da. Gainera, dakigunez, Irubideko zenbait ikaslek ere ezagutzen dute Mendillorriko neska hau. Hori dela eta, OTri buruz edo Amaia Romerori buruz idaztea proposatzen dizuegu. Nahi duzun bezala, tratatzen ahal duzu gaia.
BALIABIDE GRAMATIKALAK:
BALIABIDE GRAMATIKALAK:
- Gustuak adierazi. (.... nire gustukoa da/ez da nire gustukoa)
- Balorazioak egin.( uste dut.....(e)la)
- Zure ohiturak kontatu (....gauez ikusten dut.../entzuten dut...)
- Zure asmoak azaldu. (....-t(z)eko asmoa daukat).
- Konparazioak egin ( Amaia...B baino...-ago(a)....
- Zure auzoan edo familian esaten dena kontatu.
- Zer egin beharko luke Amaiak Eurovisiona irabazteko?
- Desioak adierazi ( ...-t(z)ea espero dut)
lunes, 22 de enero de 2018
Azterketak, bai ala ez? Zer egiten duzu azterketa rprestatzeko?
Ikasturte bukaerako azken kalifikazioa jartzeko, zein da biderik egokiena, zure ustez? Azterketa orokorrak? Eguneroko lana? Edukien gaineko azterketak? Jokaera? Portaera? Eman zure iritzia.
BALIABIDE GRAMATIKALAK
BALIABIDE GRAMATIKALAK
- Noiztik noiz arte?
- Zertara?
- Etorkizuneko denbora-adierazleak
- Nor-nork aditza
- Aditz-lokuzioen aspektua.
- Mugagabea
- Noizko?
- Baldintzazko perpausak.
martes, 21 de noviembre de 2017
LOKALA
2. IDAZLANA
Hurrengo gai honetaz110-130hitzeko eskutitza idatzi behar duzu.
Gaia
Lagun taldea non bildu
Egoera
Ikaskide batek iritzia eskatu dizu. Bere lagun taldea
eztabaidatzen ari da lokal bat alokatu ala ez; edo
bestela zer
egin taldean gustura elkarrekin egoteko.
Zuk idatzi gutuna eta esan:
•
Zer alde onak eta txarrak dauden alokairuekin.
•
Kontatu zuek zer egiten duzuen.
•
Eman zure iritzia
EOIDNA-B1 Tarteko maila
martes, 4 de abril de 2017
Neskak eta futbola
Narrazio txiki bat egin behar duzu. Elkarrizketak ere sartu behar
dituzu. Futbol-mundiala da. Koadrillako neskek telebistan futbola ikusi
nahi dute eta gero jolastu nahi dute parkean. Koadrilloko mutilek,
berriz, beste gauza bat egin nahi dute.

jueves, 23 de marzo de 2017
Nire euskal pertsonaia mitologikoa
Eskola elkar-trukaketa bat (interkanbioa) egin duzue, eta zure etxean Finlandiako adiskide bat egon da. Orain, Finlandiatik idatzi dizu laguntza eskatzeko. Euskal Herriko mito batez hitz egin behar du klasean, eta ez daki nortaz idatzi. Lagundu iezaiozu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





