MENDIRA ALA HONDARTZARA? NORA JOAN OPORRETAN?
Etxean erabakitzen ari zarete nora joan oporretan. Badira bi aukera. Mendira ala hondartzara. Zuk toki bat aukeratu behar duzu, eta zure erabakia defendatu behar duzu. Horretarako, baliabide gramatikal hauek erabili:
- Nahiago izan. Nik txokolatea nahiago dut. Nik Donostiara joan nahiago dut.
- Adjektibok: jendetsua, bakartia, handia, klasikoa, zabala, garbia, isila, beroa....
- Konparazioak....baino...ago(a)(k): Txokolatea freskagarriak baino hobea da./ Txokolateak freskagarriek baino indar gehiago ematen du.
- Konparazioak: hain , hainbeste: Txokolatea ez da hain gozoa./Txokolateak ez du hainbeste indar.
- Ezezko konparazioak: Txokolatea ez da freskagarriak baino merkeagoa/Freskagarriek ez dute txokolateak baino indar gehiago.
- Superlatiboa...(r)rik...en(a)(k). Txokolatea postrerik gozoena da.
- Konpletiboak: Txokolatea gozoa dela uste dut.
- Graduatzaileak: batere, gutxi, dezente, asko, izugarri..
- Berdintasunezko konparazioak: Txokolatea haragia bezain nutritiboa da./Txokolateak haragiak beste indar dauka.
- Konpletiboak....(e)la. Nire amak esaten du txokolatea haragia baino hobea dela, baina nik uste dut haragia txokolatea baino nutritiboagoa dela.
- Zehar estiloa. Nire aitak galdetu dit ea txokolatea haragia bezain ona den, eta nik esan diot txokolatea haragia bezain nutritiboa dela.
- Hipotetikoa: Gustatuko litzaidake txokolatea egunero jatea. Nik diru gehiago izango banu, egunero Valor txokolatea edango nuke.




