martes, 24 de noviembre de 2015

UDAN ERE BERTON!

 Udan ere berton!
 Egoera: Jendea kezkatuta dago, uda heltzen denean herria hutsik geratzen delako. Guztiak kanpora joaten dira eta herria hilik dagoela ematen du. Hori dela eta, herriko aldizkarira, irakurlearen txokora, gutun bat idaztea erabaki duzu.
 Egitekoa: Azaldu nolakoak ziren zure txikitako udak herrian, zertan ematen zenuen denbora, norekin egoten zinen, nora joaten zinen… Kontatu herrian txikitan edo gaztetan pasa zenuen uda berezi bat. Adierazi zergatik izan zen uda hura berezia. Proposatu zer egin daitekeen herriko udako bizitza berpizteko. Azkenik, animatu jendea udan herrian geratzeko.
 Idatzi gutuna. Gutxienez, 140 hitz idatzi beharko dituzu.


martes, 17 de noviembre de 2015

Azterketako idazlana

Azterketako idazlana

Azterketarako idatzi zenuen idazlana sar ezazu txoko honetan. Gainerako ikaskideek zuzenduko dizute zure testua, eta gero zuk, zuzenketak ikusita, azken zuzenketa egin beharko duzu.

viernes, 30 de octubre de 2015

Aukeratu eskaintza bat

Egitekoa: Lan-eskaintzari erantzun.
Egunkarian bi lan-eskaintza irakurri dituzu. Aukeratu eskaintza bat eta idatzi e-maila zeure burua aurkezteko eta informazio gehiago eskatzeko.
 1  Zaindaria behar da Familia batek pertsona arduratsu bat behar du emakume nagusi bat zaintzeko. Interesatua bazaude, bidali e-mail bat gLaida@hotmail.com kontaktuko helbidera.
2. Taberna-zerbitzaria behar da Taberna batean zerbitzari bat behar da barra eta mahaiak zerbitzatzeko. Lan horretan interesatuta bazaude, bidali e-mail bat gorbeiataberna@gmail.com kontaktuko helbidera.
Nahi duzun ordenan, baina ondorengo puntu guztiak aipatu behar dituzu: • Azaldu zure formazioa eta esperientzia • Zergatik interesatzen zaizun lanpostua • Zure lan egiteko modua, dedikazio maila… • Galdetu nolako lan-baldintzak (lan-egutegia, ordutegia, soldata…) izango dituzun • Lan horretatik espero duzuna

miércoles, 21 de octubre de 2015

Ohartxo bat bizilagunari

Bizilagunak ohartxo hau utzi dizu atean itsatsita.

Zerbait erosi behar dut beherapenetan. Joango gara erosketak egitera? Zuk zer behar duzu? Noiz geratuko gara eta non?

Utzi zeuk beste ohar bat erantzunez.

Baliabide gramatikalak:

-Aditz-aspektua: -tu, -ko, -t(z)en, ari izan.
-t(z)eko asmoa
- Erlatibozko esaldiak
- Uste dut...(e)la.
-Lagunen arteko agurra.

Maskotarik bai? Tarantula bat edukitzekotan,..?

Tarantulazalea zara, eta horixe da zuk eduki nahi duzun maskota.
Azaldu, 12 lerrotan, hipotetikoa erabiliz:

  • Non edukiko zenuke?
  • Zer emango zenioke jaten?
  • Nola zainduko zenuke?
  • Nola luke izena?
  • Nola helduko litzateke zure eskuetara.
  • Zer da gehien/gutxien gustatzen zaizuna.


OHARRA: tarantulak nazkagarriak iruditzen baldin bazaizkizu, aukeratu beste maskota bat.

BILBON ALOKATZEKO

Datorren ikasturtean Bilbora ikastera joango zara lagun batzuekin. Pisu bila zabiltzate eta Interneten iragarki hau ikusi duzu.


BILBON ALOKATZEKO ERAIKIN BERRIKO ETXEBIZITZA. Informazioa: etxeberri@hilihi.com

Idatzi iragarkiko helbidera, eta eskatu pisuaren inguruko informazioa( lekua, distribuzioa, errenta, gastuak, garraioa...)

Baliabide gramatikalak
-Jakin nahiko nuke....(e)n.
- Konpletiboak.


jueves, 15 de octubre de 2015

Emakumeak Zientzian

 Einstein ospetsua da mundu guztian; Mileva Maric, berriz, ia ez du inork ezagutzen. Einsteinen lehenengo emaztea izan zen Mileva, eta lan handia egin zuen erlatibitatearen teorian. Baina Nobel saria Einsteinentzat bakarrik izan zen. Zergatik ote? Zenbat emakume zientzialari gelditu ote dira atzean, ilunetan, itzalpean, zientziaren historia ofizialetik kanpo? Zergatik dira hain ezezagunak?